Ioseba Mateos hirugarren Plentziako uretan

Ataria 2019ko irailaren 17a

Mungia Waterpolo igeriketa taldeak antolatuta, 79. Club Deportivo Bilbao zeharkaldia jokatu zen, larunbatean, Plentziako ibaian. Bi proba izan ziren maila ezberdinetan: 3.200 metroko lasterketa eta 1.600 metrokoa.

Gizonezkoen senior mailan, 3.200 metroko proban, hirugarren izan zen Ioseba Mateos ibartarra. Yoel Pampin izan zen azkarrena 38 minutu eta 34 segundoko denborarekin. 5 segundora heldu zen Lucas Cortabitarte bigarren sailkatua, eta minutu eskasera, berriz, Mateos (39.29).

Emakumezkoen absolutu mailan, 1.600 metroko lasterketan, laugarren izan zen Erika Amundarain billabonatarra, 23 minutu eta 15 segundoko marka ezarriz. Garazi Bengoetxea izan zen azkarrena, 20 minutu eta 50 segundoko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!