Aurkia eta infrentzua areto futboleko taldeentzat

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ira. 17a, 09:00

Lauburu Ibarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean 6-0 irabazita; Laskorainek, berriz, kolpe handia hartuta itzuli behar izan zuen etxera, Palentziatik, 8-0 galdu ondoren.

Asteburu honetan, areto futboleko Bigarren B Mailako lehen jardunaldia ere jokatu dute eskualdeko bi taldeek. Lauburu Ibarrak, 6-0 hartu zuen mendean Juventud Del Circulo Burgosko taldea. Etxean jokatu zuten ibartarrek, eta nagusi izan ziren hasieratik amaieraraino. Hastapeneko minutuetan, defentsako lan onari esker izan zen nagusi Lauburu. Oihan Carlosenak sartu zuen lehen gola, zazpigarren minutuan. Ondoren, kanpoko taldeak presio altua ezarri zuen, baina ibartarrak presio horretatik baloia jokatuz ateratzea lortzen zuten. Horrela, Javi Saldiseren eta Andoni Zumetaren golei esker, hiru goleko aldearekin heldu ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, partidak itxura berarekin jarraitu zuen. Estrategiako bi jokaldiri esker, eta lapurtutako baloi bati probetxua aterata, Zumetak beste gol bat eta Carlosenak beste bi egin zituzten. Horrela, aurkariaren aukera guztiak ezerezean utzi zituzten ibartarrek, eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

Laskorainek, berriz, 8-0 galdu zuen Guardo talde palentziarraren aurka. Narciso Pavoren mutilek ez zuten golik sartzerik izan, aurkariaren nagusitasunaren aurrean. Palentziarren lehen gola lehen zatiko 12. minutuan iritsi zen. Hortik aurrera erabat nagusi izan zen Guardo, eta atsedenaldira bost goleko errentarekin heldu ziren. Aldageletatik bueltan, hiru minutu behar izan zituzten bi gol gehiago sartzeko. Bigarren zatian ere, nagusi izan ziren palentziarrak.

Asteburuan, Castroren aurka jokatuko du Lauburuk, eta Tafatransen aurka, berriz, Laskorainek. Kantabriarrak eta nafarrak sailkapenaren erdialdean daude, puntu banarekin. Une honetan, bigarren tokian kokatzen da Lauburu; tolosarrak, berriz, azkenak dira.

 

HURRENGO JARDUNALDIA

Castro Urdiales - Lauburu Ibarra

Laskorain - Tafatrans Vulcanizados Ruiz

 

SAILKAPENA

Pos.    Taldea  Puntuak  JP  IP  BP  GP  EA  AT  KT 
1    GUARDO F.S. DEPORCYL 3   1   1   0   0   0   8   0  
2    LAUBURU K.E. IBARRA F.S. 3   1   1   0   0   0   6   0  
3    AUZOAK DE ZIERBENA C.D.F. 3   1   1   0   0   0   5   1  
4    TAUSTE F.S. 3   1   1   0   0   0   8   6  
5    OTXARTABE C.D. 3   1   1   0   0   0   7   6  
6    IBARARTE C.D. 3   1   1   0   0   0   2   1  
7    TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ FS 1   1   0   1   0   0   4   4  
8    SAN JUAN A.D. 1   1   0   1   0   0   4   4  
9    CASTRO URDIALES C.F.S. 1   1   0   1   0   0   4   4  
10    PATATAS GOMEZ SALA 2012 1   1   0   1   0   0   4   4  
11    C.D. ESCUELAS CIUDAD GUADALAJARA F.S. 0   1   0   0   1   0   1   2  
12    CUELLAR COJALBA F.S. 0   1   0   0   1   0   6   7  
13    KUKUYAGA ETXEBARRI F.S. 0   1   0   0   1   0   6   8  
14    PINSEQUE A.D. 0   1   0   0   1   0   1   5  
15    JUVENTUD DEL CIRCULO C.D. 0   1   0   0   1   0   0   6  
16    LASKORAIN K.E. 0   1   0   0   1   0   0   8  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!