Tolosaldeko Atariak marketin eta sustapen arduraduna behar du

Ataria 2019ko irailaren 13a

ATARIA markaren sustapena landuko duen eta kaptazio eta fidelizazio estrategia eta ekimenak diseinatu eta gauzatuko dituen pertsona baten bila gabiltza.

BALDINTZAK:

  • Marketin, publizitate edo administrazio arloko ikasketak izatea.
  • Marketin ezagutza espezifikoak edukitzea (sare sozialak,  email marketina, analitika eta neurketa).
  • Komunikazio, marketin eta sustapen lanetan izandako eskarmentua baloratuko da.
  • Diseinu eta bideogintza alorreko ezagutzak baloratuko dira.
  • Izaera dinamikoa, harremanetarako gaitasuna eta ekimena.
  • Euskaraz jakitea.
  • Tolosaldean edo inguruan bizi eta eskualdea ezagutzea.
  • Autoa eta gidabaimena.

ESKAINTZEN DA:

  •  Lanaldi osoko kontratu iraunkorra.
  • Lantokia Tolosan.

ERREFERENTZIA:  SUSTAPEN-2019

CURRICULUM VITAE-AK:

Interesa duenak Curriculum Vitae zehatza bidali Tolosaldeko Atariara (San Esteban, 20. 20400. Tolosa) edo tkt@ataria.eus posta elektronikora, erreferentzia zehaztuz. 2019ko irailaren 25a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!