Gaztelu, errenta txiroena duen herria

Ataria 2019ko irailaren 13a

2015 eta 2016ko diru sarrerak hartu dituzte kontuan datuak argitaratzerako unean. Gipuzkoako herri aberatsena Arama izango litzateke. 

Etxeetako errentak kontuan hartuta, Espainiako Instituto Nacional de Estadística (INE) -k 2015 eta 2016ko ikerketaren emaitzak kaleratu ditu aste honetan. Bertan agertzen denaren arabera, Gipuzkoan errenta altuena duen herria Arama da, familiako 55.045 eurorekin. Txanponaren beste aldean Gaztelu dago, 24.803 eurorekin. Auzoak kontuan hartuta, ordea, Donostiako Aieteko etxeen errenta 89.015 eurora joaten da. Irungo Pio XII auzoan, adibidez, 22.270 eurokoa da errenta indizea. 

Errenta altuena duten herriekin jarraituz, Aramaren ondoren Gabiria dago; familiako bataz beste 51.228 euro. Hirugarren eta laugarren Albiztur (42.911) eta Abaltzisketa (42.626) daude. Lau herri hauetako biztanle kopurua gehituz gero, 1.278 herritarreko kopurua ematen dute. Aduna zazpigarren postuan agertzen da, 41.765 eurorekin. 
 
Errenta txiroena duten herrien artean, Gaztelu dago lehen postuan, 24.803 eurorekin. Bigarren, Villabona agertzen da, 26.630ekin. Ondoren Pasaia, Andoain, Lasarte-Oria eta Ibarra daude (28.934). Hernani, Beizama, Leaburu (29.533) eta Olaberriak ixten dute 10 txiroenen zerrenda hori. 
 
Eskualde buruei dagokienez, Beasain da errenta altueneko herria, 39.885 eurorekin. Arrasate, Zarautz eta Tolosa (37.075) daude ondoren. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!