Mintzalagun izateko deia luzatu dute Altzon eta Ikaztegietan

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko irailaren 11

Altzoko eta Ikaztegietako udalek Mintzalaguna izateko deia luzatu diete herritarrei; bai euskara praktikatu nahi dutelako edo euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudelako.

Mintzalaguna euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea nahikoa da, eta izena bai Altzoko edota Ikaztegietako udaletxeetan eman beharko da hilaren 16a, astelehena, baino lehen.

Euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena bidelaria izan daiteke, edota bidelaguna izango da, euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra dena, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi diona. Besteak beste, euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko eta indartzeko da baliagarria Mintzalaguna egitasmoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!