Amundarainek eta Mateosek, postu nabarmenak

Ataria 2019ko irailaren 10a

Erika Amundarain billabonatarrak eta Ioseba Mateos ibartarrak parte hartu dute Triple Corona Galiziako itsas zeharkaldien bigarren proban, emaitza nabarmenak lortuz.

Amundarainek zazpigarren postua lortu du emakumezkoetan, 3.38.02 eginez, eta Mateosek 16. gizonezkoetan, 3.24.47 markarekin.

Hasiera batean 19 kilometroko proba egin behar bazen, antolakuntzak murriztu egin zuen lasterketa, eta azkenean igerilariek 12 kilometro egin zituzten, O Groven hasi eta bertan bukatuta. Antolatzaileek azaldu zutenez, Salvora irla inguruan 30 km/h haizea zegoen, korronte handiak eta uraren tenperatura 14 gradutakoa zen. Baldintza horietan «igerilarien segurtasuna» lehenetsi zutela azaldu zuten, eta horregatik murriztu zuten proba.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!