Eskualdeko pilotariak, Bote Luzeko Txapelketan

Ataria 2019ko irailaren 6a

Gipuzkoa I eta Gipuzkoa II taldeko partaideak.

Asteburu honetan hasiko da aurtengo Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa, IV.a izango dena. Sei taldek parte hartuko dute, hiru Iparraldetik eta hiru Hegoaldetik.

Iparraldetik bi talde Lapurdikoak izango dira eta bat Nafarroa Beherekoa. Hegoaldekoak bi gipuzkoar eta Bizkaiko bat. Gipuzkoa II taldean daude eskualdeko pilotariak: Asteasuko Jon Urbieta eta Gaizka Iruretagoiena, eta Larraulgo Andoni Urbieta, Ibai Urbieta, Iñaki Esnal, Julen Jauregi eta Adrian Bengoa.

Txapelketa Oiartzunen hasiko da, Beheko Plazan, gaur, 19:00etan, Gipuzkoa I eta Iparralde I taldeen artean. Bihar jokatuko da bigarren partida, Berrizen, Berrizburu plazan, 18:30ean, eta bertan lehiatuko dira Bizkaia eta Gipuzkoa II taldeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!