Alkizako jaiak 2019

Txupinazo moreak bota dituzte Alkizan eta Zizurkilen

Ataria 2019ko irailaren 6a

Jaien hasieran emakumeak izan dira protagonista bi herrietan. Mezu feminista argiak zabaldu dituzte, eta batez ere, erasotzaileak ongietorriak ez direla azpimarratu zuten. 

Alkizan suzirien ondoren buruhandiak ibili ziren herriko txikienen atzetik korrika. Zizurkilen, Melokotoiari begira ibili ziren guztiak. Jaietako pertsonaiak Bukalai dantza taldeari omenaldia egin zion atzokoan. Hain zuzen ere hauek izan ziren txupinazoa bota zutenak.

Asteburuko jai egitarauak eta gehiago, hemen.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!