Tolosa CF atletismo eskolak, bihar, hasiera

Ataria

Abian jarriko da bihar Tolosa CF atletismo eskola. Benjaminak (2010 eta hurrengoak) izango dira lehenak hasten. Bi egun edukiko dituzte aukeran, asteartea eta/edo ostirala, 17:30etik 18:30era bitartean, eta bihar izango da lehen entrenamendua. 

Alebin mailakoek (2008-2009) astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute, 17:30etik 18:30era bitartean, eta lehenengo entrenamendua datorren asteazkenean izango dute. Infantil mailako haurrek (2006-2007) astelehen, asteazken eta ostiralean entrenatuko dute 17:30etik 18:45era, eta datorren asteazkenean hasiko dira. Informazioa nahi duenak 696 004 237 zenbakira deitu dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!