Badu jarraipena festak

Ataria 2019ko ira. 5a, 11:59

Alkizan, Bedaion, Elduainen, Izaskun auzoan, Lizartzan eta Zizurkilen festak ospatuko dituzte asteburuan; jai parekideagoen eta inklusiboagoen alde lanketa egin dute Zizurkilen.

Abuztua amaitu eta errutinaren zirkuluan murgilduagatik, bada oraindik festarako aukera eskualdean. Tolosaldeko sei herri eta auzotan festak ospatuko dira gaur hasi eta igandera bitartean. Alkizan eta Zizurkilgo Elbarrenan gaur arratsaldean lehertuko da suziria, eta bihar egingo dute Tolosako Bedaio eta Izaskun auzoetan, Elduainen eta Lizartzan. Zizurkilen izan ezik, igandean agurtuko dituzte jaiak beste lekuetan, eta astelehena izango dute azken eguna zizurkildarrek.

Festa berdinzale eta indarkeria matxistarik gabekoak nahi dituzte herri horietan, eta Zizurkilgo Udalak horren berri emateko prentsaurrekoa eskaini du festa bezperan.

Jai berdinzaleagoak eta inklusiboagoak nahi dituzte Elbarrenako festetan. Horretarako, herritarrei laguntza eskatu diete eta bi ekimen jarri dituzte martxan. Batetik, berdintasuna lortu asmoz, prozesu parte hartzaile bat prestatu dute jaietan zehar aurrera eramateko: «Herritarren iritziak jaso nahi ditugu, festetan zehar behaketa bat egin dezaten nahi dugu, eta ikusten duten hori koadernotxo batzuetan jasotzea da asmoa». Jai gunean jarriko dituzte eskuragarri koadernotxoak eta udal bulegoetan ere izango da horretarako aukera.

Bestetik, festa inklusiboagoak egiteko, neurri berri bat hartu du udalak: behar bereziak dituzten haurrek barrakez goza dezaten, jaietako bi arratsaldetan, ez da musika eta argirik egongo barraketan.

Beraz, bihar eta etzi, 17:00etatik 19:00etara bitartean, Aizpuruaneko aparkalekuan dauden barraketako eremua argirik eta musikarik gabe egongo da. Erabakiaren arrazoiak azaldu ditu udalak: «Aniztasun funtzionala duten pertsonek hipersentiberatasuna dute zaratarekiko, argiarekiko nahiz musika altuarekiko, eta barraken eremuetan oso urduri jarri ohi dira». Neurri hori «ekintza sinple bezain esanguratsua» dela adierazi dute, eta festetan ere inklusiboak izatea garrantzitsua dela gaineratu dute. «Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonek eta horien familiek dituzten zailtasunez kontzienteago egiteko modua izango da». Bestalde, udalak eskerrak eman dizkie barraketako arduradunei, eskainitako laguntzagatik.

PROTOKOLOAREN BERRI

Beste neurriez gain, indarkeria matxistak herriko jaietan lekurik ez duela izango argi utzi nahi izan du Zizurkilgo Udalak. Duela bi urte herritarren parte hartzearekin protokolo bat osatu zuten, eta horren berri eman nahi diete herritarrei. Erasoen aurrean nola erantzun jakiteko, triptikoak banatuko dituzte festetan zehar, eta kartelak itsatsiko dituzte herrian barrena. «Erasorik gabeko jai atseginak nahi ditugu», esan dute.

EGITARAUAK

ALKIZA

Gaur.

16:00. Haurrentzako jolasak.

17:30. Andoni Ollokiegiren kontzertua eta txokolate jatea.

19:30. Txupinazoa, oiloaren jaitsiera eta buruhandiak.

21:00. Herri afaria Ostatu jatetxean.

Ondoren. Elizagoien ahizpak.

Irailak 6, ostirala. Mozorro Eguna.

11:00. Puzgarriak.

17:00. Herriko beteranoen arteko pilota txapelketako finala.

Ondoren. Helduen toka txapelketa.

20:30. Barrikotea.

23:00. Mozorroen sari banaketa.

00:00. Xabi Solano eta Zigor DZ.

Ondoren. DJ Jotatxo.

Irailak 7, larunbata.

10:30. Haurren txirrindulari lasterketa.

14:00. Jubilatuen bazkaria.

17:00. Kirol jolasak eta giza-proba hilerriko aparkalekuan, herrian falta diren gazteen omenez.

Ondoren. Sagardo dastaketa.

23:00. Herri kirol saioa.

Jarraian. Ezten Girorekin dantzaldia.

Irailak 8, igandea.

10:00. Meza.

11:00. Haurren pilota partidak.

12:00. Txakolin dastaketa.

18:00. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, AItor Mendiluze eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren. Izer eta Alabier.

Bitartean. Eko Talo, taloak saltzen.

BEDAIO

Irailak 6, ostirala.

19:00. Txupinazoa eta Alegiako Sutarri dantza taldea.

19:30. Patata tortilla lehiaketa eta pintxo-potea bertso eta dantzariekin. Bertsolariak: Mikel Artola eta Unai Mendizabal.

21:00. Zahagi ardoa.

Ondoren. Elustondo anai-arrebak.

Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolatea elkartean, eta aulki jokoa frontoian.

Irailak 7, larunbata.

17:00. Ume jolasak.

19:00. Ataungo Jentilen ipuin antzeztuak.

21:00. Herri afaria.

Ondoren. Erromeria Izer eta Alabier, eta Ansorregi-Larrañagarekin.

Goizaldera. Baratxuri zopa eta txokolatea.

Irailak 8, igandea.

11:00. Meza nagusia.

Ondoren. Hamaiketakoa trikitilariekin.

13:00. Bedaioko XXX. txirrindulari igoera.

18:00. Herri kirolak. Aizkolariak: Txikia V.a eta Larrañaga VS Maika era Itsaso. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Mikel Lopetegi Urra. Lehenik, erakustaldia, eta ondoren bi taldeen arteko lehia.

Jarraian. Bedaioko ingurutxoa.

21:00. Afaria Artubi elkartean.

00:00. Jaien amaiera, suziriekin.

ELDUAIN

Irailak 6, ostirala.

16:00. Jaien hasiera suziri eta kanpai jotzearekin.

16:00. Batukada tailerra Batumore taldearekin, haur eta helduentzat.

18:00. Patata tortilla pintxoen banaketa eta batukada emanaldia.

19:00. Buruhandiak herriko gazteen eskutik.

19:30. Antzerkia Berrobiko Txalo-Talo taldearen eskutik.

00:00. Erromeria Ingo Al Deu? taldearekin.

Irailak 7, larunbata.

10:00. Auto klasikoen KDD.

12:00. Toka txapelketa plazan haur eta helduentzat.

14:00. Herri bazkaria frontoian.

Bazkalondoren. Puzgarriak, jolasak eta apar festa.

00:00. Erromeria Basajaun taldearekin.

Irailak 8, igandea.

11:00. Meza nagusia, Santa Katalina elizan.

11:00. Herriko haur eta gazteen pilota partiduak. Ondoren, afizionatuen arteko binakakoa: Zubiria-Elizegi VS Egiguren-Aizpuru.

12:00. Hamaiketakoa, sardina, Ibarrako langostino, txorizo, txakolin eta sagardoarekin.

18:00. Alurr taldearen emanaldia.

19:00. Txokolatada.

19:30. Bocabeats Comedia bikotearen emanaldia.

IZASKUN AUZOA

Irailak 6, ostirala.

18:00. Txupinazoa.

18:30. Txokolate jatea.

Ondoren. Buruhandiak.

20:30. Danborrada afaria.

22:30. Danborrada txarangarekin, auzoan barrena.

00:00. Alaiki erromeria taldea.

Irailak 7, larunbata.

11:00. Entzierro txikia eta buruhandiak, Zabalarreta parkean.

12:00. 3x3 saskibaloi txapelketa, Sputnik plazan.

14:00. Auzo bazkaria, Izaskun plazan.

19:00. Sagardo dastaketa, pintxoekin, Izaskun plazan.

21:00. Zahagi ardoa, Izaskun plazan.

23:00. Kontzertuak: Unidad Alavesa eta Little Martin Selektah.

Irailak 8, igandea.

09:00. Tolosako Udal Txistulari Bandaren diana.

10:30. Tortilla prestaketa.

10:30. Gaztelu puzgarria haurrentzat.

12:00. Tortilla txapelketa (ondoren, pintxo-potea).

12:30. Udaberri dantza taldearen emanaldia.

14:00. Zahagi ardoa, Izaskun plazan.

17:00. Imanol Ituiño magoa.

18:30. Piñata.

19:00. Mariatxiak, Destino Sonora taldearekin.

LIZARTZA

Irailak 6, ostirala.

11:00. Hamaiketakoa udaletxeko arkupean.

12:00. Txupinazoa helduen eskutik.

12:30. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso.

14:00. Haur eta helduen bazkaria.

16:00. Kantu saio herrikoia Txirrita Elkartean.

16:00. Disko festa & Karaokea.

19:30. Kalejira Karobitxulorekin.

20:30. Haurren danborrada.

21:30. Herri afaria.

00:00. Ausentziaren txupinazoa.

00:05. Helduen danborrada.

01:00. Erromeria Iratzar taldearekin.

Irailak 7, larunbata.

10:00. Diana Lizardi txistulari taldearekin.

11:00. Puzgarriak.

12:00. Lizartzako erraldoi eta buruhandien kalejira Gaiteroekin. Gonbidatuak: Besamotza konpartsa.

12:30. Ardo txuri dastaketa.

13:00. Eskulan tailerrak.

14:30. Herri bazkaria.

16:00. Mus txapelketa herrikoia.

16:30. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.

18:30. Sagardo eta pintxo dastaketa.

19:30. Kalejira Lizardi txistulari taldearekin, ermitatik abiatuta.

21:30. Herri afaria.

00:00. Zezen suzkoa.

00:15. Erromeria Laket taldearekin.

Irailak 8, igandea.

09:30. Diana Lizartzako Gaiteroekin.

11:00. Meza nagusia.

11:30. Haurren pIlota partiduak.

12:30. Dantza soka.

13:00. Otsolar dantza taldearen emanaldia.

17:00. Zezen txikiak eta poniak Lopene ganadutegiaren eskutik.

18:30. Sokatira erakustaldia Ibarrako taldearen eskutik.

Ondoren. Lizartza-Ibarra desafioa.

20:00. Kantaldia: Pantxoa Carrere.

ZIZURKIL

Gaur.

19:00. Marrazki lehiaketa. Erakusketaren irekiera eta sari banaketa Plazida Otaño liburutegian.

20:00. Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena, herriko Bukalai dantza taldeari eskainia.

Ondoren. Buruhandiak eta JunDaJo txaranga.

21:30. Herri afaria, Atxulondo eta Pasus jatetxeen eskutik.

Afalostean. Txaranga.

02:00. Karaokea.

Irailak 6, ostirala. Gazte Eguna.

11:30. Haurrentzat dantza gidatua.

14:30. Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan.

17:00. Zizika Zirkus taldearen Ondorengoak antzerkia: zirkoa, musika, klake eta umorez egindako ikuskizuna, Aurrera plazan.

Ondoren. Txokolatada.

Jarraian. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.

18:00. Elektropapo elektrotxaranga herrian zehar.

21:30. Gazte bokata afaria.

22:40. Suzko zezena.

23:00. Kontzertuak: Meliora, La Desbandada eta Anita Parker.

Irailak 7, larunbata. Mozorro eguna.

11:00. Haur tailerrak, Ombu guraso elkarteak antolatuta.

Ondoren. Buruhandiak Joxe Arregi plazan.

14:00. Herri bazkaria.

Jarraian. Poste lehiaketa, bingo musikatua eta psiko hiltzailea.

20:00-21:30. Gabezin taldearekin dantzaldia.

23:30. Dantzaldiaren jarraipena.

00:00. Mozorro lehiaketa eta psiko hiltzailearen sari banaketa.

Ondoren. DJ Gatxet eta DZ.

08:00. Diana.

Irailak 8, igandea.

11:00. Urkamendi Elkarteak eskainitako sardina eta sagardo dastaketa.

12:45. Herriko Bukalai taldearen euskal dantza ikuskizuna.

16:00. XI. Joxe Arregi mus txapelketa.

16:30. Erraldoi eta buruhandi konpartsa, Zizurkilgo Erraldoi eta Buruhandien taldeak antolatuta. Irteera Joxe Arregi plazatik.

Iluntzean. Ogitarteko iluntzea. Afaria norberak eramanda eta mahaiak eta aulkiak bertan egongo dira.

21:30. Putinen Guardasola antzerkia. Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikariaren eskutik.

Irailak 9, astelehena.

11:30. Ur eta kolore festa. Kamiseta zuria ekartzea komeni da.

13:30. Jubilatuen jolasak, Elizpe jubilatu elkarteak antolatuta.

14:30. Jubilatuen bazkaria.

16:30. Dantzaldia.

18:30. Patata tortilla lehiaketa. Dastaketarako aulkiak eta mahaiak egongo dira plazan.

20:30. Melokotoi sariak.

22:00. Bertso saioa: Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!