Langabetuak kontratatzeko diru laguntzetan izena emateko epea zabalik dago

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ira. 4a, 11:58

Tolosaldea Garatzenek prest du Enplegu Plana, eta interesatuak hilaren 25a baino lehen apuntatu beharko dira Lehiberri zentroan.

Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziak martxan jarria du Eskualdeko Enplegu Plana 2019, eta langabetuak kontratatzeko aukera eskaintzen du. Gastu osoaren %75eko edo gehienez ere 6.000 euroko diru laguntza lortu dezakete Enplegu Planean izena ematen dutenek.

Baldintzen artean, jardunaldi osoko kontratazioak sei hilabeteko gutxieneko iraupena izan beharko du, eta 2019ko abenduaren 31 baino lehen egin beharreko kontratazioa izango da. Kontratazio horrek enpresarentzako lan sorkuntza garbia suposatu beharko du, eta ez da aukerarik izango aurretik kontratazioa diru laguntza bidez lortutako pertsonala berriz kontratatzeko.

Eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta horretarako azken eguna irailaren 25a, asteazkena, izango da. Izen ematea egiteko edo informazio gehiago eskuratzeko 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu daiteke luzapena 2 zenbakia, edo lehiberri@tolosaldea.eushelbide elektronikora idatzi daiteke.

Hautagaien azken aukeraketa Lehiberri Zentroan bertan egingo da urriaren 10ean eta 11n ospatuko den Enplegune Enplegu Azokan.

LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

Tolosaldea Garatzen-Lehiberrren ardatz estrategikoetako bat formakuntza da. 2019ko Tolosaldeko enpresentzako Kudeaketa Eskolaren plangintza diseinatua du, eta honen helburua zonaldeko industria sareko lehiakortasuna hobetzea da.

Desing Thinking, ideien sorrera sustatzeko tresnasaioa izango da hilaren 12an, ostegunean, Lehiberri zentroan. Saioa ideien sorrera sustatzeko tresna lantzera zuzendua egongo da, eta helburu nagusia enpresan berrikuntzarako metodologia hau garatzeko beharrezkoak diren gako guztiak ematea da. 09:00etatik 13:00etara izango da, eta Cayetana Arri, Let´s Go! Teamegingo ditu hizlari lanak.

Hilaren 26an, berriz, Ana Ugalderen eskutik, Nola finantzatu Lanbide Heziketa nire enpresansaioa izango da.

Izena emateko lehiberri@tolosaldea.eus edo943 654 501 telefono zenbakia jarri dituzte eskura.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!