Eguraldi atsegina eta eguzkitsua

Ataria 2019ko irailaren 3a

Goiz fresko baten ostean, gaurkoan eguraldi atsegina eta eguzkitsua izango dugu. Goiz partean behe laino puntu bat agertuko da, baina segidan jasoko du eta egunean zehar giro urdina nagusituko da.

Arratsalde partean hodeiren bat edo beste agertuko da, baina ez diote eguzkiari trabarik egingo eta gaurkoan eguraldi eguzkitsu eta atseginaz gozatzeko aukera izango da. Haizeak ipar- ekialdetik joko du eta horrekin beroa neurrikoa izango da. Eguneko erdiko orduetan tenperatura maxikoa 23-25 gradu bitartean mugituko da.
 
Biharkoan, berriz, eguraldia politetik hasiko da baina arratsaldean aldaketak nabarituko ditugu. Goizean oraindik ere behelainoa agertuko da, baina segituan altxako du. Hodei gehixeago ikusiko dugu aurreko egunekin alderatuz, baina eguerdi arratsaldeko lehen orduak arte giro eguzkitsua izango da, eta ondoren, haizeak ipar-mendebaldeko ukitua hartzen duenean, hodeiak nagusitzen hasiko zaizkigu. Zerua estalirik geratuko da arratsalde erdirako eta iluntze gau partean euri pixka bat ere iritsiko zaigu. Ipar-mendebaldeko haizea nagusituko denez egunaren bigarren zatian tenperatura maximoak behera egingo du eta eguneko erdiko orduetan tenperatura beroena 20 -22 graduan mugituko da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!