Gorka Zubeldia helmugan, Ion Azpirozek, Iban Agirrezabalak eta Goar Lopetegik ezin

Ataria 2019ko irailaren 2a

Asteburuan Ultra Trail Mont Blanc mendi lasterketa jokatu da. Ekimenaren barruan proba desberdinak zituzten aukeran korrikalariek. Eskualdeko hiru ordezkarik emaitza desberdinak lortu dituzte.

Gorka Zubeldia alegiarrak eta Goar Lopetegi ibartarrak 99,2 kilometroko CCC mendi lasterketan parte hartu zuten. Italiako Courmayeur herrian abiatu zen lasterketa, eta Frantziako Chamonixen amaitu. Bataz besteko malda positiboa 6.100 metrokoa zen.

Goar Lopetegi atzetik aurrerako lasterketa egiten ari zela erretiratu zen, 54. kilometroan. Bederatzigarren kilometroan 69. postuan pasa baldin bazen, erretiratzea erabaki zuen puntuan 39. zihoan. Iban Agirrezabala berastegiarrak ere ez zuen proba amaitu, 70. km-an erretiratu baitzen.

Gorka Zubeldiaren kasua bestelakoa izan zen, helmugaratzea lortu baitzuen alegiarrak. Helmugara iritsi zen azken korrikalaria izan zen, baina zaleek izugarrizko harrera egin zioten.

Proba luzean parte hartu zuen Ion Azpiroz izan zen. Berastegiarrak, ordea, ezin izan zuen 171 kilometroko lasterketa amaitu. 31. kilometroan erretiratu zen Azpiroz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!