Gaur hasiko dira iraileko erromeriak Zelatunen

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 1a

Ostegunean ere erromeria izan zen Zelatunen, San Juan txiki eguna ospatu zutelako.

Iraileko igande guztietan bezala, aurten ere izango dira erromeriak Zelatunen. Hala ere, argazkietan ikusi daitekeenez, osteguna ere baliatu zuten dantzarako, San Juan txiki egunez ere erromeria egin baitzuten.

Bost igandetan izango da zertaz gozatua Zelatunen eta horretarako, hainbat trikitilariren laguntza egongo da. Irailaren 1ean, Jone Uriak eta Julene Otegik joko dute; irailaren 8an, Ostolazaren eta Lutxurdioren txanda izango da; irailaren 15ean, Olarte eta Larrañaga arituko dira; irailaren 22an, Elizagoien ahizpek joko dute; eta azken igandean, Kupela taldea izango da. Beraz, ez dago aitzakiarik Zelatun aldera hurbiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!