New Yorkeko Wildlife Conservation festibalerako hautatu dute Aralarri buruzko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2019ko abuztuaren 24a

Argazkia: ON PRODUKZIOAK

Urriaren 17an ospatuko dute ingurune basatien kontserbazioari buruzko festibala, eta sail ofizialerako hautatu dute 'Aralar: Mundua leku den lurra' dokumentala.

New Yorkeko Wildlife Conservation zinema festibaleko sail ofizialean emango dute Aralarko parke naturalari buruzko dokumentala: 'Aralar: Mundua leku den lurra'. Inguru hori sakonago ezagutzea eta haren zaintzaz sentsibilizatzea du helburu Landarlan ingurumen elkarteak eta On Produkzioak etxeak elkarlanean egindako lanak, eta iazko urrian aurkeztu zuten, Donostian.

Landarlan ingurumen elkarteko kide batzuen arteko elkarrizketa batetik atera zen ikus-entzunezko lana egiteko ideia; mundu fisikotik geroz eta aldenduago bizitzearen sentsazioa zuten, eta, Aralar leku kuttuna badute ere, planteatzen hasi ziren zenbateraino ezagutzen zuten. Gogoetaren ostean, ingurumen elkarteko Aloña Jauregi, Ion Fontenla eta Garazi Auzmendi ideia garatzen hasi ziren, eta On Produkzioak etxeko Iban Toledo ere batu zitzaien proiektura.

Jarraitu albistea irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!