Belauntza eta Irura, demografiaren mutur banatan

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 23a

Euskal Autonomia Erkidegoan biztanleria gehien galdu duten hiru herrietako bat da Belauntza; Iruran, berriz, %148 igo da erroldatzea, 2000tik 2018ra.

Hemezortzi urtean EAEko biztanleria igo egin da, eta 100.000 herritar gehiago ditu erkidegoak, gaur egun. Igoera hori, ordea, hirigune handienetan kontzentratu da, izan ere, herrien ia %22k biztanleria galdu dute milurtekoa hasi zenez geroztik. Horietako bat da Belauntza (-%25,55), eta EAEn biztanle-beherakada handiena jasan duten hiru herrien artean da, gainera, Elantxoberekin (Bizkaia) eta Haranarekin (Araba) batera.

Herririk ez 100 biztanletik behera

2000. urtean, 100 biztanle baino gutxiagoko lau herri zeuden erkidegoan, eta horietarik bi eskualdeko herriak ziren: Orexa eta Baliarrain. Bada, 2018ko datuak erreparatuz gero, errealitate hori aldatu egin da, eta udalerri guztiek 100 biztanle baino gehiago dituzte gaur egun; errolda %50 baino gehiago igo da herri horietan. Mugimendu horiek guztiak kontuan izanda, Orexa da EAEn biztanle gutxien dituen herria, erroldatutako 123 herritarrekin.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!