Munduko txirrindulari onenek eskualdeko errepideak zeharkatu dituzte

Ataria 2019ko abuztuaren 3a

Donostiako Klasikoaren gizonezkoen proba Gipuzkoa osoa zeharkatzen ari da; Tolosaldetik pasa da eguerdian.

UCI Pro Tour goren mailako proba da Donostiako Klasikoa eta mundu mailako txirrindulari onenek hartzen dute parte. 

Eguerdian bukatu da lehen aldiz jokatu den emakumezkoen klasikoa. Lucy Kennedy izan da garailea.  31 urteko australiarrak (Mitchelton Schott) Donostiako Klasikoaren emakumezkoen lehenengo edizioa irabazi du. Lehenengo kilometroetatik lasterketa oso lehiatua egon da eta eraso ugari eman dira tropel buruan. Azkenean, 16 txirrindulariz osatutako ihesaldia 31. kilometroan sortu da eta ibilbidean zehar 4 minutuko aldia lortzera iritsi da. Tropelak ezin izan du errenta hori guztiz murriztu eta garaipena lasterketa buruan zihoan txirrindularien artean erabaki da.

Mendizorrotzeko igoeran, Kennedyk erasoa jo du eta bakarrik iritsi da tontorrera. Baina jaitsieran zulaketa eduki du eta ondorioz lasterketa burua galdu du. WNT Rotor Pro Cycling Team taldeko Janneke Ensik txirrindularia lasterketa buruan zihoala, Murgileko igoeran Kennedyk berriz ere erritmoa hartu eta bere indarra erakutsiz, aurretik zituen txirrindulari guztiak gainditu ditu. Ibilbideko azken tontorrera bakarrik iritsi da australiarra eta jaitsiera azkarra egin ondoren, bakarrik heldu da ere Boulevarreko helmugara, emakumezkoen Donostiako Klasikoaren lehenengo edizioa irabaziz.

Lasterketaren bataz besteko abiadura orduko 34,86 kilometrotakoa izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!