Larrartek eta Amondarainek Europako txapelketan parte hartuko dute

Ataria 2019ko abuztuaren 3a

Asteazkenetik aurrera Alkmaarren (Herbehereak) ospatuko da txirrindulari txapelketa eta ostiralean, abuztuaren 9an, lehiatuko dira eskualdeko txirrindulariak.

Errepideko txirrindularitzako Europako txapelketa jokatuko da abuztuaren 7tik 11ra bitartean Herbeheretan.

Eukene Larrarte tolosarrak 23 urtez azpikoen kategorian parte hartuko du. Ostiralean, abuztuaren 9an, 12:00etan izango du proba eta zortzi itzuli eman beharko dizkio zirkuituari 92 kilometro osatu arte. Taldean hartuko du parte, estatuko beste lau txirrindularirekin batera.

Bestalde, Naia Amondarain ibartarrak junior kategorian hartuko du parte. Abuztuaren 9an, 09:00etan aterako da errepidera eta taldean lehiatuko da 69 kilometroko ibilbidean. Gainera, Irati Puigdefabregas txirrindulariarekin batera, Amondarainek 22,4 kilometroko erlojuz kontrakoa ere lehiatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!