Altuna III.a eta Artola, Zarauzko torneoan

Ataria 2019ko abuztuaren 3a

Abuztuaren 16an jokatuko dute finalerdia elkarren kontra Zarautzen, amezketarrak Martija eta alegiarrak Mariezkurrena II.a bikote bezala dituztela.

Lau bikote izango dira aurtengo torneoan: Irribarria - Rezusta, Olaizola II.a - Albisu, Altuna III.a - Martiuja eta Artola - Mariezkurrena II.a. Iazko txapeldunek, beraz, Artolak eta Albisuk, ez dute tituluari elkarekin eusteko aukera izango. 

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurreneko finalerdia Azkoitian jokatuko da hilaren 15ean. Irribarria - Rezustak eta Olaizola II.a - Albisuk neurtuko dituzte indarrak. Biharamunean jokatuko da bigarren finalerdia, esan bezala, eskualdeko bi pilotariek elkarren kontra jokatuko dutena: Altuna III.a - Martija, Artola - Mariezkurrena II.aren aurka. 17:00etan Zarauzko Arizbatalden jokatuko da. Kantxako sarrerek 35 euro balio dute finalerdietan eta 40 euro finalean.

Hain zuzen, Zarautzen bertan, abuztuaren 18an jokatuko dute finala, bi finalerdietako irabazleek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!