Finalaurrekoan epaimahaikide izateko aukera

Ataria 2019ko abuztuaren 1a

Euskal Herriko V. Sagardo Txapelketa Herrikoiaren finalaurrekoak jokatuko dira irailaren 13an Adunan eta irailaren 14an Lizartzan.

Otordua egitera esertzen diren lagunen artean dastatuko dituzte banan-banan mahaira aterako dituzten sagardoak. 10 izango dira finalaurrekoetan, eta sagardo bakoitzari 5 eta 10 arteko puntuazioa eman beharko zaio. Otordu gozoaz eta sagardo bikainez gozatzea aukera izango da.

www.sagardoa.eus helbidean edo 943 33 68 11 telefono zenbakira hots eginda lortu daitezke bazkarietarako txartelak, 26 euroan.

Adunan, lehen finalaurrekoa, irailaren 13an, 20:00etan egingo da frontoian; eta Lizartzan, bigarren finalaurrekoa, irailaren 14an, 14:00etan Txirrita elkartean (elkartean bertan eta Lizartzako udaletxean ere eskuratu daitezke txartelak).

Orion eta Zornotzan egingo dituzte hurrengo bi finalaurrekoak eta finala Ergobian, Astigarragan izango da irailaren 28an, 20:00etan, plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!