Ekaitza bota du goizaldean

Ataria 2019ko abuztuaren 1a

Ekaitz aktiboenak Araba eta Gipuzkoa ekialdean izan dira; Lizartzako Araxes estazioan, adibidez, ordubetean metro koadroko 20,1 litro pilatu dira.

Berastegiko Ameraunen ere prezipitazio maila neurtu dute eta ordubetean 17,3 litro ur pilatu dira. Goizaldean izan diren ekaitzetan tximistak erori dira eta Euskalmetek ordu eta erdian 4.000 deskarga zenbatu ditu, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Ondorengo orduetan ezegonkortasunak gutxitzera egingo du, baina ekialdean oraindik zaparrada trumoitsuak botako ditu. Eguerdi inguruan giro lasaiagoa izango da, ostarteekin. Arratsaldean, ordea, litekeena da berriz ere zaparrada batzuk sartzea, batez ere hegoaldean. Hain zuzen, 15:00etatik 21:00etara, Abisu Horia dago ezarrita prezipitazio handiagatik. Ez da baztertzen txingorra egin dezakeenik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!