[AZKEN ORDUKOA] Mendizale bat erreskatatu dute Uzturre mendian

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 31

Emakumeak hankan hartu du mina, baina ez dute helikopterorik behar izan erreskaterako.

11:20an jaso dute deia larrialdi zerbitzuetakoek eta suhiltzaileak nahiz ertzainak joan dira ezbeharraren lekura. 27 urteko emakume tolosarra Uzturre mendian erori egin da eta hankan mina hartu du. Horregatik, Tolosako Asuncion klinikara eraman dute orotariko ibilgailu batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!