Ioseba Mateos eta Erika Amundarain, bigarren eta hirugarren Santanderko lehen elkartasun zeharkaldian

Ataria 2019ko uztailaren 30a

5.000 metroko zeharkaldia osatu zuten, joan den uztailaren 27an, Kantabriako down sindromearen elkartearen alde.

Santanderko Udalak eta Santanderko suhiltzaileek antolatuta, lehenengoz antolatu zuten hiriko aste nagusiko elkartasun zeharkaldia. 5 kilometroko igerialdia egin behar izan zuten 70 parte hartzaileek, eta Ioseba Mateos eta Erika Amundarain eskualdeko igerilariek bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.

Mateos ibartarrak 01:07ko denboran osatu zuen zeharkaldia, eta Amundarain billabonatarra izan zen hirugarren, sailkapen absolutuan, 01:12ko denbora eginez; emakumezkoen sailkapenean, berriz, denborarik onena markatu zuen Erika Amundarainek.

Zeharkaldiko izen-emateetan bildutako diru guztia Fundación Síndrome de Down Cantabria taldeari bideratu zioten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!