Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Ardo ekologikoak aukeran

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 30a, 05:59

Arrakastaren ondorioz aurretik zeukaten Karela taberna txiki geratu eta 2017ko abenduan ireki zuten Xare Isaac Lopez Mendizabal plazan.

«Txiki bezala esperimentatzen hasi ginen eta ondo zihoanez, handiagoa den Xare irekitzea erabaki genuen», azaldu du Itsaso Legarrak. Jateko nahiz edateko aukera zabala daukate bertan. Pintxoei dagokienez, hotzak nahiz beroak edukitzen dituzte. «Pintxo berezi bezala, asko saltzen dugu bakailao gratinatua ali-oli saltsarekin», dio Legarrak. Horrez gain, txibiak, kroketak, antxoak eta atuna Ibarrako piperrekin eta beste hainbat pintxo ere badituzte. Gainera, astebururo pintxo berriren bat jartzen dute bezeroen aukeran eta karta, berriz, hiru hilabetetik behin aldatzen dute. Izan ere, pintxoez gain, karta bat ere badaukate bazkari eta afarietarako. Bertan, arrainak, haragiak, entsaladak, errazioak nahiz postreak eskaintzen dituzte, besteak beste. Xarera gerturatzen den jendeari gauza desberdinak probatzea gustatzen zaie. «Ez dituzte lehenengo plater bat, gainerako beste bat eta postre bat jaten. Pintxo eta errazio batzuk hartzen dituzte eta gauza desberdinak probatu».

Jatekoaz gain, denetarik edateko aukera ere badago Xaren. Taberna ireki zutenean, apustu bat egin zuten ardo komertzialak ez erosteko. Denborarekin bi edo hiru sartu badituzte ere, ekoizle txiki eta ekologikoen aldeko apustua egiten jarraitzen dute.

Edateko nahiz jateko aukera zabal horrek Xare edozeinentzako txoko bihurtzen du, denentzat baitago gustuko zerbait. «Oso pozik gaude martxa handia daukagulako, eta horrela jarraitzea espero dugu». Beraz, ateak irekita ditu Xarek nahi duen ororentzat.

XARE TABERNA

Helbidea. ISAAC LOPEZ MENDIZABAL PLAZA, 1, TOLOSA.

Telefono zenbakia 943 47 65 20

Sare sozialak. Facebook: Xare

Webgunea. www.xare-taberna.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!