Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Ama batek bezala

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 27a, 05:59

Duela urtebete ireki zuten Gorka Ricok eta Javi Riverak AMA taberna. «Aurretik, bazkariak eta ekitaldi txikiak egiten genituen, eta nahiz eta bakoitza enpresa ezberdinetan ari ginen lanean, ikusi genuen momentua zela bion artean Tolosan taberna bat irekitzeko», dio Ricok. Eta baita asmatu ere.

Ahal dela, garaiko produktuak aukeratu eta haiekin egiten dituzte pintxoak. Guztiak sukaldetik ateratzen dira, hotzak nahiz beroak izan. Gainera, hiru hilabetez behin pintxoen aukera aldatzen saiatzen dira, eta kartaz kanpo, momentuko produktuekin egindako pintxoak eta errazioak ere edukitzen dituzte: «Bogabantea hoberenean dago oraintxe, tomateak ere hasten ari dira, xixa horiak, olagarroa...», azaldu du Ricok. Horiek lortzeko, bertako harategi eta arrandegietakoekin lan egiten dute.

Pintxoez aparte, errazioak ere badauzkate. Horien osagaiak ere, ahal dela, garaikoak eta bertakoak izaten dira, eta ezin bada, hornitzaileak behintzat hemengoak izaten dira. «Guk hori defenditzen dugu». Errazioetan ere eskaintza zabala daukate: «Abakandoa, olagarroa, laster atuna hasiko da, orain arte topera ibili gara xixekin, onddoak dauzkagu, zainzuri freskoak izugarriak dira...», dio Ricok. Egunero aldatzen den karta ere badaukate, dagoen haragiaren, arrainaren eta barazkien arabera.

AMAtik jendeari gehien gustatzen zaiona modu informal batean kalitatezko produktuak dastatzeko aukera da. «AMAko bezeroek produktuen kalitateari nahiz guk beraiekiko daukagun gertutasunari garrantzi eta balio handia ematen diete».

AMA TABERNA

Helbidea. AROSTEGIETA KALEA, 13, TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 38 20 59

Sare sozialak. Facebook: AMA

Instagram: amataberna

Webgunea. www.amataberna.net

E-maila. ama@amataberna.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!