Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Hainbat aukera eskura

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 28a, 09:59

Bi taberna esku berdinetan daude: K2 eta 66 taberna. Plaza Berrian dago lehenengoa eta Berazubi inguruko Martin Jose Iraola kalean bigarrena.

Bizitza guztian zehar, ostalaritzan besteentzako lanean jardun ostean, beraien negozio propioa irekitzea erabaki zuten. Horrela, 2009tik dago zabalik 66 taberna eta 2015etik K2.

Janari nahiz edarietan aukera zabala daukate taberna batean zein bestean. Pintxoei dagokienez, berdintsuak dauzkate bi tabernetan. Hala ere, taberna batean dauden pintxo batzuk bestean ez daude. Esaterako, 66 tabernan gehienetarikoa saltzen den gabardina eta foie grasa K2n ez dago. K2n arrakasta handia duten haragi, gazta eta marisko bolak, aldiz, bertan bakarrik daude. Gero, berdintsu batzuk ere badaude: alberjinia duena, kalabazinarena, tortillak... Hori bai, batean zein bestean, kalitatezko produktuak erabiltzen dituzte.

Bietan ematen dituzten plater konbinatuak ere asko gustatzen zaizkie bezeroei. «Jende asko etortzen da plater konbinatua jatera, baita garagardo edo ardo bat pintxoarekin hartzera ere». Pintxo eta plater konbinatuez gain, errazioak eta ogitartekoak ere badaude aukeran: tortillenak, begetala, bularkia, solomoa... Berezi bezala, urdaiazpikoa, txanpinoiak, gazta eta ozpin-olio saltsa dauzkan K2 ogitartekoa ere badaukate. Txanpinoien errazioek ere arrakasta handia daukate, etxeko errezeta batekin egiten dituztelako. Herritarrak animatu nahi dituzte bi tabernak probatzera, «giro ona» ziurtatuta dagoelako. Gainera, terraza bat ere badaukate, eguraldi onarekin bertan egoteko. «Jendeari etortzeko eta probatzera animatzeko esango nioke». Gonbita eginda geratzen da.

66 ETA K2 TABERNAK

Helbideak.

66 TABERNA: MARTIN JOSE IRAOLA KALEA (BERAZUBI AUZOA), 1, TOLOSA. K2 TABERNA: PLAZA BERRIA, TOLOSA.

Telefono zenbakiak. 943 67 19 37 eta 943 57 00 68

Sare sozialak. Facebook: K2 Taberna eta Bar 66. Instagram: K2 Taberna

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!