Jaime Caballero eta Paula del Pozo, eskualdeko azkarrenak

Ataria 2019ko uztailaren 23a

Hainbat igerilari Getariatik ateratzen Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia egiteko. JUAN LUIS ROMATET/ZARAUZKO HITZA

Asteburu honetan bi igeriketa proba izan dira Getaria eta Zarautz arteko uretan. Horietako bat, Getaria-Zarautz izenekoa, itsas zeharkaldietan ezagunena, eta bertan eskualdeko azkarrenak Jaime Caballero zizurkildarra eta Paula Del Pozo alegiarra izan dira.

Caballerok 37.49ko denbora egin du eta sailkapen orokorrean 37. eta gizonezko master mailan 4. izan da. Eskualdeko bigarrena Ioseba Mateos ibartarra izan da 38.26 denborarekin, 33. orokorrean eta 21. senior gizonezkoetan eginez. Hirugarren Asier Labaien tolosarra izan da, 38.54 denborarekin 40. orokorrean eta 3. master+ gizonezkoetan eginez.

Paula Del Pozok 40.52ko marka egin du eta sailkapen orokorrean 83. izan da eta senior emakumezkoetan 9. egin du. Bigarrena eskualdetik Zuriñe Del Pozo alegiarra izan da, 43.40ko denborarekin 168. orokorrean eta 15. senior emakumezkoetan eginez. Hirugarren Erika Amundarain billabonatarra izan da, 44.53ko denborarekin 237. orokorrean eta 20. senior emakumezkoetan eginez.

Beste proba, lehen aldiz egindakoa, Zarautz-Getaria-Zarautz proba izan da. Gizonezkoetan eskualdeko lau parte hartzaile izan dira, eta hurrenez hurren Jaime Caballero, Ioseba Mateos, Kepa Jauregi tolosarra eta Xabier Jauregi tolosarra helmugaratu dira. Emakumezkoetan eskualdetik Amaia Loidi anoetarra izan da parte hartzen bakarra.

Ikusi argazki galeriak Zarauzko Hitza-ren webgunean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!