Auto pilaketak N-1 errepidean, Irura parean

Ataria 2019ko uztailaren 20a

Irurako zuzen gune parean dagoen errepide zatian, Gasteizko noranzkoan, zorua birgaitzeko lanak egiten ari dira. Igandeko 21:30era bitartean, galtzada hori itxi egingo da eta pasaguneak irekiko dira galtzadaren erdibitzailean, zirkulazioa bi noranzkoa izan dadin.

Obra hauen harira auto pilaketak sortzen ari dira bi noranzkoetan. Jarduera hauek direla eta, N-1 errepidetik Irurara eta Anoetara doan irteerako adarra itxita egongo da eta Iruratik eta Anoetatik N-1 errepidera sartzeko bidea ere itxita egongo da. Bestalde, Ibaiondo industrialderako sarbideak ere itxita egongo dira, N-1 errepidetik.

Iruran eta Anoetan sartu n ahi badute ibilgailuek, Tolosako iparraldeko lotunean sartu beharko dute eta GI-3650 errepidea hartu beharko dute Larramendi auzoa zeharkatuta. Bestela, Tolosako sarrera horretan bertan itzulbidea egin eta Irungo noranzkoko galtzadatik jarraitu beharko dute Irurara sartu ahal izateko.

Iruratik N-1 errepidea Gasteizko noranzkoan hartu nahi dutenek GI-3650 errepidea hartu beahrko dute Tolosarantz, herriaren erdigunean dagoen N-1-434 lotuneraino.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!