Haurrekin Euskadira bidaiatzea erabakitzen duten familien beharrizanak betetzeko ezarritako betebehar guztiak bermatzen dituelarik. Tolosaldean Familia Turismoa proiektuan parte-hartzen duten enpresen artean ondorengo eskaintza osatzen dute:
TXINDOKIKO ITZALA
Abaltzisketa herriko Larraitz auzoan.
Txindoki mendiaren magalean familia guztiarekin gozatzeko plan bikaina da. Abenturazko munduan murgildu ahal da; 3 zirkuitu, 32 joko eta 10 tirolina daude. Inguruan doako aparkalekua, haur parkea, atsedenlekua, Abaltzisketa-Larraitz ibilbide irisgarria eta Aralarko Parke Naturalaz gozatzeko mila aukera daude.
- Uztaila eta abuztuan egunero dago irekita.
- Ordutegia: 10:30-14:00 eta 15:30-19:30
- Telelefono zenbakia: 943 65 47 57
- Webgunea: www.txindokikoitzala.com
NON JAN?
Larraitz-gain Jatetxea
Larraitz auzoan dago, Abaltzisketan. Jatetxea Txindokiren magalean dago, naturaz inguratutako paisaia paregabe baten aurrean, hain justu. Platerak sukaldaritza tradizionalean oinarrituta daude eta sasoiko produktuez baliatuz plater zaporetsuak eskaintzen dituzte.
- Telefono zenbakia: 943 65 35 72
- Webgunea: www.larraitzgain.com
TOPIC
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Tolosako Euskal Herria plazan dago. Etxe honetan txotxongilo askoren sekretuak gordetzen dituzte, hauetako batzuk ezagutu, haiekin jolastu, ikasi, pasatako garaiak gogoratu eta datozenak asmatu ahal izango ditu bisitariak. Bisitaren ostean Tolosako bestelako txokoak ere ezagutzeko aukera paregabea ematen du.
- Museoko eta dendako ordutegia: Udan (ekainaren 11tik irailaren 15era) lanegunetan 10:00-14:00 eta 15:00-19:00; eta asteburu eta jaiegunetan 10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Astelehenetan itxita egoten da.
- Telefono zenbakia: 943 65 04 14
- Webgunea: www.topictolosa.com
ZALBIDE SAGARDOTEGIA
Zalbide baserria, Abaltzisketa
Urtean zehar joan daiteke; txotx denboralditik kanpo (ekaina-abendua) enkarguz taldeentzat irekitzen dute (20 pertsonatik gora) eta menu desberdinak adostu daitezke. Bisita gidatuak eskaintzen dituzte sagardotegian.
- Telefono zenbakia: 943 65 21 76
- Webgunea: www.zalbide.eus
NON LO EGIN?
Bide-Bide hotela
Bide-Bide hotela Tolosako plaza esanguratsuenean kokatuta dagoen eta 19 logela dituen hotel berezia da. Tolosa Gipuzkoako bihotz berdean dago, eta Donostiatik 25 kilometrotara eta Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Frantziarekin ezin hobeto konektatuta dagoen landa hiri dinamikoa da. Hoteletik irten eta 15 minutuko paseo bat egitea baino ez da behar baso, belaze edota inguruan dauden mendietako baten hasierara iristeko.
- Telefono zenbakia: 943 23 11 11
- Webgunea: www.hotelbidebide.eus