Ehunmilak lasterketako Tolosako arduradunek, eskerrak eman nahi dizkiete asteburuan ospatu berri den Ultra Trailean lagundu duten erakunde eta instituzioei. «Eskerrak eman nahiko genizkieke Tolosako Udalari, Usabal kiroldegiari eta Leaburu-Txaramako Udalari, hamargarren urtez, asteburuan ospatu den proba aurrera atera zedin, beharrezkoak izan ditugun erraztasun eta baliabide guztiak eskaini izanagatik».
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?