Gipuzkoako Txapelketari tartea egingo diote

Imanol Garcia Landa 2019ko uztailaren 16a

Gipuzkoako Txapelketari tart 1 1563299000082
Gipuzkoako Txapelketari tart 2 1563299000731
Gipuzkoako Txapelketari tart 3 1563299001199
Gipuzkoako Txapelketari tart 4 1563299001666
Gipuzkoako Txapelketari tart 5 1563299002101
Gipuzkoako Txapelketari tart 6 1563299002491
Gipuzkoako Txapelketari tart 7 1563299002874
Gipuzkoako Txapelketari tart 8 1563299003399
Gipuzkoako Txapelketari tart 9 1563299003792
Gipuzkoako Txapelketari tart 10 1563299004233
Gipuzkoako Txapelketari tart 11 1563299004657

Tolosaldea traineruak bihar arratsaldean jokatuko du, Kontxan. Igandean bigarren egin zuen ETE ligan, Portugaleten.

(Argazkiak: IÑAKI SUAREZ)

Hitzordu berezia izango dute bihar Tolosaldea traineruko arraunlariek. Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan, eta bertan ETE ligako zein Euskotren ligako partaideek parte hartuko dute. Donostiako Kontxako badian jokatuko da txapelketa, 18:00etan hasita. Malen Oiartzabal Tolosaldea traineruko arraunlari tolosarrak azaldu duenez, «Euskotren ligako Orio eta Arraun Lagunak koska bat gorago daude, baina beste biekin, Donostiarra eta Hondarribia, ligaz kanpoko estropadetan hortxe ibili gara. Beraz, ikusiko da zer gertatzen den».

ETE ligako Hibaika eta Zumaia izango dira beste aurkari zuzena, hirugarren postu horren bila. Kontxako bandera jokatzen den eremuan izango da, eta bertan izango diren aurkarien kontra lehiatzen egongo dira. Halere, Oiartzabalek dio asko falta dela oraindik Kontxako Banderarako: «Oraindik lan asko egin behar da».

BIGARREN, PORTUGALETEN

Igandean jokatu zen ETE ligako Portugaleteko bandera, eta Tolosaldeak bigarren postua lortu zuen. Lehenengoa Zumaia izan zen, eta orain arteko estropada guztiak irabazi dituen Hibaika zazpigarren izan zen. Azken emaitza hori ulertzeko, Portugaleteko estropada eremu kontuan hartu behar dela dio Oiartzabalek: «Izatez oso berezia da. Kalez kale izugarrizko ezberdintasuna dago, ez da objektiboa».

Kale bat edo beste tokatu, «borrokatu» egin behar dela dio arraunlari tolosarrak: «Guri ez zitzaigun ez onena ez okerrena egokitu, baina guk oso garbi genuen kale hori defendatzera aterea behar ginela, eta nik uste dut ez zela gure arraunketa txukunena izan, baina orain arteko estropadetan nortasun gehien atera duguna izan da. Bi aste pasa ditugu lanean, eta tarte horretan entrenatzaileak asko azpimarratu digu nortasuna atera behar dugula, eta uste dut estropada honetan atera genuela eta kalea asko defendatu genuela».

Portugaleten lortutako emaitzek gehiago estutu dute sailkapen orokorra. Zumaia jarri da lehen postuan, 50 punturekin; Hibaika bigarren postura jaitsi da, 49 punturekin, eta Tolosaldeak hirugarren jarraitzen du, 45 punturekin. Asteburu honetan bi estropada izango dituzte. Larunbatean Sestaon izango dute hitzordua, eta igandean Orion izango da estropada. Oriokoa berezia izango da Tolosaldearentzat, bertan entrenatzen baitute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!