Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko uztailaren 16a

Erakusketak han eta hemen eta Alegiako Karmen Jaiak.

Asteartea, uztailak 16

 

09:00

Karmen Jaiak

Alegia

Karmengo Amaren Eguna09:00. Patxaranga txarangarekin diana.09:00. 3X3 saskibaloi txapelketa eskolako patioan. Kadete, infantil eta alebin mailak.12:30. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.Ondoren. Patxaranga txaranga kaleetan zehar.18:00. Umeentzat jokoak herriko gazteen eskutik, eskolako patioan.19:30. Harresi taldearekin erromeria.21:00. Zahagiardoa plazan.23:00. Harresi taldearekin erromeria.00:00. Txintxarria erre eta jaiak agurtuko dira.

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

Fernando Rojoren argazki erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.

 
 

Maria Jose Labourdiqueren koadro erakusketa

Itaie taberna, Tolosa

Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.

 
 

Iran Ezkutua erakusketa

Gernikako Arbola, Tolosa

Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!