10:01:51ko denboran helmugara sartuta, 10. Goierriko Bi Handiak lasterketako irabazlea izan da Jon Azpiroz Berastegiarra. Bere atzetik sartu da Goar Lopetegi ibartarra 10:21:31ko deboran. Hirugarren postuan, Iruñeko Alvaro Ramos iritsi da.
Berastegiarrak, froga horretako marka zortzi minutuz hobetzea lortu du. Dani Agirrerena zen aurreko marka, 2016an jarritakoa.

