Osteguna, uztailak 11
17:30
Amarozko XXI. Antzerki Astea
Amarotz auzoa, Tolosa17:30. Saharako ipuinak, Dorleta Kortazarren eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (euskaraz).22:00. Sahara, gazte borrokalariak: hitz eta begirada zintzoak hitzaldia, lau emakume sahararren eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (euskaraz).
18:00
Osasuna Kalean: hitzaldi-tailerra
Zerkausia, TolosaAsuncion klinikak lau hitzaldiko kanpaina antolatu du, osasunaren inguruko hitzaldiak Tolosako Zerkausian eskainiz. Uztailaren 11ean: sukaldaritza osasungarriari eta arrisku kardiobaskularri buruzko hitzaldi-tailerra, Ariane Nuñez nutrizio adituaren, Luis Sollet kardiologoaren eta Roberto Ruiz sukaldariaren eskutik.
18:30
Alegiako Festa Alternatiboak
Alegia18:30. Antzerkia: 'Txiki'-ren bakarrizketa, 40 urte eta aldapan behera niek. 21:00. Zagiardoa.22:30. Kontzertua: Unidad Alavesa.
19:15
Leto, filma
Leidor antzokia, Tolosa19:15 eta 21:45. Zine Foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
10:00
Erakusketa: 'Speeltheater Holland'
Topic, TolosaSpeeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
10:00
Erakusketa: Udane Juaristi
Kaori faktoria, Amasa-VillabonaVillabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojoren argazki erakusketa
Erretirodunen taberna, AlegiaFernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
Maria Jose Labourdiqueren koadro erakusketa
Itaie taberna, TolosaMaria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Iran Ezkutua erakusketa
Gernikako Arbola, Tolosa
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da. Uztailak 3, 13:00etan, aurkezpena.