Altunak irabazi du Sanferminetako Pilota Txapelketako Finala

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 7a

Argazkia: ASPE Pelota

Lau eta erdiko txapelketako finala jokatu dute Alegiako Artolak  eta Amezketako Altuna III.enak, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 22 eta 13 nagusitu da amezketarra.

Jakinekoa zen eskualdera etorriko zela Sanferminetako Pilota Txapelketako txapela, baina gaur arte itxaron behar izan da Altunaren edo Artolaren buruan iritsiko zen jakiteko. Azkenean, 13 tantoan utzi du amezketarrak alegiarra. Artolari urduri zegoela nabaritu zaio, eta sakean ondo aritu bada ere, ezta nahikoa izan Altuna III.ari irabazteko.

Aspekoa nagusi izan da hasiera-hasierarik. Horrela, bederatzi tantoko aldea izatera ere iritsi dira. Partidaren bigarren partean, Artola suspertu eta sei tantora jarri bada ere, ez du lortu txapela janztea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!