Akordioa hurbil Gipuzkoako papergintzan

Ataria 2019ko uztailaren 6a

Datozen egunetan batzarrak egingo dira lantegiz lantegi Adegik egin duen proposamenaz erabakitzeko.

Sei eguneko grebaren ostean, akordioa hurbilago dute Adegik eta Gipuzkoako papergintzako langileek. CCOO eta LAB sindikatuek ontzat eman dute patronalaren azken proposamena. ELAk, berriz, esan du beste sindikatuek jarrera irmoagoa izan balute hitzarmen historiko bat lortzeko moduan egongo zirela.

Adegiren proposamenak hiru neurri berri biltzen ditu: soldaten KPIa gehi %1,25eko igoera, errelebo kontratuak 2018ko legearen arabera egiteko konpromisoa, eta baimenen hobekuntza, baita guraso bakarreko familientzat ere.

Akordio hori Errenteriako Papresa enpresan sinatutakoa sinatu eta gero etorri da. Egun bateko grebaren ondoren, duela bi egun sinatu zuten hitzarmena langileek eta enpresak. 

Datozen egunetan batzarrak egingo dira proposamenaz erabakitzeko. Besteak beste, Amezketako Aralar, Zizurkilgo Oria eta Berastegiko Ahlstrom Munksjön.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!