Historia argazkiz-argazki

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 7a, 12:19

Laponia, 1974. Laponia zeharkatu zuten David Hernandez, Antxon Bandres, Alfredo Feliu, Jose Luis Lekuona Gorri, Mikel Zabala eta Jose Mari Rebollarrek. Aitzindariak izan ziren. Aurten, Arrastoan dokumentalean gogoratu dute zeharkaldiaren 45. urteurrena. (Argazkia: Arrastoan dokumentala).

Laponia, 1984. Citroen GS bat toperaino zamatuta Laponiaraino 5.000 kilometro errepidez egin ondoren, samien lurraldean 500 km-ko zeharkaldia egin zuten Angel Ortiz, Dina Bilbao, Josu Iztueta eta Jon Miren Begiristainek. Errusiako mugan hasi ziren, Meiden herrian, eta Munkelva ibaiari jarraituz, Nordreisa herrira iritsi ziren.

Groenlandia, 1988. Argazkian, Josu Iztueta, Angel Ortiz, Nekane Urkia, Txiki Plazas eta Dina Bilbao, Groenlandiako zeharkaldian. Alderik alde zeharkatu zuten Groenlandia.

Laponia bizikletan eta neguan, 1989. Sei lagun Kemitik Ipar Lurmuturrera (1.000 km) joan ziren negu gordin-gordinean, bizikletan. Goian, Josu Iztueta, Mikel Amondarain, Francis Navarro eta Mikel Amundarain. Behean, makurtuta, Txitxi Orbegozo, Urrutitxo hoteleko Juanjo Arruti sukaldaria eta Dina Bilbao, abiatu ziren egunean. 30 urte bete dira aurten.

1998-1999, 'Hiru pauso, hiru norabide'.

'Hiru pauso, hiru norabide' proiektuko lehen zeharkaldia eskiatzen izan zen, 1998ko otsailaren 2an abiatu ziren taldekideak Osloko Holmenkollen tranpolinaren ondotik. Ezker eskuin: Josu Iztueta, Ramon Olasagasti, Beñat Azurmendi, Ane Miralles, Pablo Dendaluze eta Nerea Irazusta.

Talde bera, hiru hilabeteren buruan, Oslo eta Nordkapp arteko zeharkaldia osatu ondoren, 1998ko maiatzaren 3an. 2.000 km izan ziren guztira, eskiatzen.

 

Proiektuko bigarren zeharkaldian, Oslotik Helsinkira joan ziren piraguan, Mikel Troitiño, Markox Sistiaga, Ane Miralles eta Josu Iztueta. Argazkia 1998ko irailaren 17koa da, Oslotik abiatu ziren egunekoa.

 

Talde bera, bigarren pausoa bukatu berri, Helsinkin, 1998ko azaroaren 19an. 1.500 km izan ziren guztira, Oslo, Stockholm eta Helsinki artean.

 

Hirugarren pausoan, Oslotik Lindesnesko itsasargira (Norvegia hego-hegoan), eta handik Errusiako mugara, Kirkenes herrira joan ziren bizikletan. 3.550 km izan ziren guztira, 37 egunetan. 1999ko apirilean abiatu ziren Oslotik. Argazkian, taldekideak Lindesnesko itsasargian: Josu Iztueta, Ane Miralles, Ramon Olasagasti (atzean), Josune Gorostidi, Aitor Elduaien eta Joxean Zubelzu.

 

Taldekideak Errusiako Kirkenes herrian, zeharkaldia bukatu berri, 1999ko maiatzaren 24an.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!