Trans-Ernio Pilota Txapelketako partidak, hastear

Ataria 2019ko uztailaren 5a

Adunako Txulobi pilota elkarteak antolatuta, Trans-Ernio Pilota Txapelketari hasiera emango zaio datorren astean. Eskuz binaka, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako pilotariek parte hartuko dute.

Asteartean, uztailaren 9an, jokatuko dira lehen partidak, Adunako frontoian, 17:00etan hasita: bi partida alebin mailakoak izango dira eta hirugarrena kadete mailakoa. Hortik aurrera asteburutan jokatuko dira norgehiagokak. Finalak, ohi bezala, Adunako herri festetan izango dira. Zehazki, abuztuaren 10ean jokatuko dira, 17:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!