Markinako Peñascal Fundaziora bisita

Ataria 2019ko uztailaren 5a

Ikasleak euskalduntzeko jarraitzen duten ibilbidea bertatik bertara ezagutzeko asmoz joan dira.

Peñascal Fundazioak Markinan duen egoitza bisitatu zuten Tolosaldeko zenbait eragilek. Zehazki, bertako ikasleak euskalduntzeko jarraitzen duten ibilbidearen nondik norakoak ezagutzen izan ziren bertan Galtzaundi, Aitzol eta AEK euskaltegietako eta Tolosako Peñascaleko ordezkariak. Galtzaundi Euskara Taldeko koordinatzaile Jexux Murua, Tolosako Aitzol Udal euskaltegiko zuzendari Axun Lopetegi, Andoaingo AEKko zuzendari Jone Tolosa eta Tolosako Peñascal Fundazioko ordezkari Guillermo Malkorra, Vanessa Alzate eta Marian Delgado gerturatu ziren Markinara bertako esperientziaren berri izatera eta datorren ikasturtera begira, hango ereduaren antzekoa Tolosako Peñascal Fundazioan nola txertatu aztertzen ari dira. Bisitan zehar, Markinako Peñascal Fundazioko koordinatzaile Olatz Busturiak eta Markinako AEK euskaltegiko zuzendari Garbiñe Idoietak azaldu zituzten bertako ikasleek euskara ikasteko ematen dituzten pausoen xehetasunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!