Osteguna, uztailak 4
17:30
Amarotzeko XXI. Antzerki Astea
Amarotz auzoa, Tolosa17:30. Ardi Latxa oihanean galdu zenekoa, Martxanilak taldearen eskutik (euskarazko kale ikuskizuna).19:30. Pintxopoteatro, kale ikuskizuna, auzoko tabernetan zehar.
18:00
Osasuna Kalean
Zerkausia, TolosaAsuncion klinikak lau hitzaldiko kanpaina antolatu du, osasunaren inguruko hitzaldiak Tolosako Zerkausian eskainiz. Uztailaren 4an: Azaleko minbizia: prebentzioa eta tratamentua, Maite Lopez eta Salud Garcia Asuncioneko kirurgia zerbitzuko kideen eskutik.
19:15
A la vuelta de la esquina, filma
Leidor antzokia, Tolosa19:15 eta 21:45. Zine foruma. Jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpidatziekin.
19:30
Eskualde batzarra
Kulturgunea, LizartzaPreso eta haien senideekiko "elkartasuna jo puntuan izan da beti, eta zuzenean eragiten dio eskualdeari": Herriraren, Etxeraten, abokatuen, medikuen... aurka irailean hasiko den epaiketa, eta senideei ezarri berri zaien zigor ekonomikoa dela eta, eskualde batzarra deitu da.
19:30
Dúo de improvisación
Euskal Herria plaza, TolosaKankaneo Teatroren eskutik izango da, gaztelaniaz.
10:00
Erakusketa: 'Speeltheater Holland'
Topic, TolosaSpeeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren. Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00
10:00
Erakusketa: Udane Juaristi
Kaori faktoria, Amasa-VillabonaVillabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.
Fernando Rojoren argazki erakusketa
Erretirodunen taberna, AlegiaFernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.
09:30
Ibarrako kultur etxeko ikasleen erakusketa
Ibarrako kultur etxea, IbarraKultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.
Erakusketa: kultur etxeko ikasleen lanak
TolosaArte plastikoetako ikasleen erakusketa.
Maria Jose Labourdiqueren koadro erakusketa
Itaie taberna, TolosaMaria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.
Iran Ezkutua erakusketa
Gernikako Arbola, Tolosa
Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da. Uztailak 3, 13:00etan, aurkezpena.