173 langabe gutxiago zenbatu dituzte

Ataria 2019ko uztailaren 3a

Azken hiru hilabetekoaren langabezia datuen arabera, eskualdeko langabezia jaitsi egin da; Tolosaldeak %8,06ko langabezia du.

Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako datuen arabera, Tolosaldean ekainean 1.856 langabe zeuden, martxoan baino 173 gutxiago.

Jaitsi egin da, beraz, eskualdeko langabezia. Ez da Tolosaldeko joera bakarrik, izan ere, Espainiako Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioak emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian langabe kopurua murriztu egin da lau lurraldeetan, eta Gipuzkoan apaldu da gehien.

Aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, %3,8 txikitu da langabezia lurralde horretan.

EKAINEKO LANGABEZIA DATUAK HERRIZ HERRI

Abaltzisketa. 4 langabe (%2,65), martxoan baino 5 gutxiago.

Aduna. 4 langabe (%1,63), martxoan baino bat gehiago.

Albiztur. 4 langabe (%2,67); martxoko datu bera.

Alegia. 84 langabe (%10,18); martxoan baino 6 gutxiago.

Alkiza. 6 langabe (%3,23); martxoan baino 3 gutxiago.

Altzo. 9 langabe (%5,39); martxoan baino 4 gutxiago.

Amezketa. 45 langabe (%9,91); martxoan baino bat gutxiago.

Anoeta. 88 langabe (%8,72); martxoan baino 9 gutxiago.

Asteasu. 42 langabe (%5,43); martxoan baino bat gehiago.

Baliarrain. 2 langabe (%2,56); martxoko datu bera.

Belauntza. 7 langabe (%5,15); martxoan baino bat gutxiago.

Berastegi. 28 langabe (%5,41); martxoan baino bat gutxiago.

Berrobi. 22 langabe (%7,38); martxoan baino 2 gutxiago.

Bidania-Goiatz. 13 langabe (%4,80); martxoan baino 7 gutxiago.

Elduain. 9 langabe (%7,63); martxoan baino bat gehiago.

Gaztelu. Langabe bakarra (%1,19); martxoan baino bat gutxiago.

Hernialde. 8 langabe (%4,82); martxoan baino 2 gutxiago.

Ibarra. 200 langabe (%9,87); martxoan baino 16 gutxiago.

Ikaztegieta. 21 langabe (%8,97); martxoan baino 6 gutxiago.

Irura. 60 langabe (%6,62); martxoan baino 12 gutxiago.

Larraul. 7 langabe (%5,38); martxoan baino 3 gutxiago.

Leaburu-Txarama. 17 langabe (%10;37); martxoko datu bera.

Lizartza. 21 langabe (% 6,40); martxoan baino 2 gutxiago.

Orendain. 3 langabe (%3); martxoan baino bat gehiago.

Orexa. Langabe bakarra (%1,79); martxoko datu bera.

Tolosa. 757 langabe (%8,19); martxoan baino 92 gutxiago.

Amasa-Villabona. 270 langabe (%9,73); martxoan baino 6 gutxiago.

Zizurkil. 123 langabe (%8,57); martxoan baino 2 gehiago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!