Gaur, asteazkena, Tolosaldean zer?

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 3a, 05:59

Erakusketekin batera batzarrak eta txotxongiloak daude gaurko eskualdeko agendan.

Asteazkena, uztailak 3

 

17:30

Amarotzeko XXI. Antzerki Astea

Amarotz auzoa, Tolosa

17:30. Osaba untxia eta osaba Koioteren abenturak, Ostomila txotxongilo taldearen eskutik (euskarazko kale ikuskizuna).22:00. Konplizeak antzezlana Berrobiko Txalo-Talo taldearen eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (gazteleraz).

 

19:00

Eskualde batzarra

Udaletxea, Amasa-Villabona

Preso eta haien senideekiko "elkartasuna jo puntuan izan da beti, eta zuzenean eragiten dio eskualdeari": Herriraren, Etxeraten, abokatuen, medikuen... aurka irailean hasiko den epaiketa, eta senideei ezarri berri zaien zigor ekonomikoa dela eta, eskualde batzarra deitu dute.

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

Fernando Rojoren argazki erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.

 
 

09:30

18:00

Ibarrako kultur etxeko ikasleen erakusketa

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.

 
 

Erakusketa: kultur etxeko ikasleen lanak

Tolosa

Arte plastikoetako ikasleen erakusketa.

 

Maria Jose Labourdiqueren koadro erakusketa

Itaie taberna, Tolosa

Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.

 
 

Iran Ezkutua erakusketa

Gernikako Arbola, Tolosa

Ura Iturralde argazkilari dokumental tolosarrak Iran Ezkutua erakusketa jarri du. Iraniar LGTBI komunitateari buruzko istorio desberdinetan oinarritzen den argazki erakusketa da.   Uztailak 3, 13:00etan, aurkezpena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!