Ikasgai horretan curriculumak egiten dira, nominak interpretatzen ikasten da, langabezia prestazioren zenbatekoak ateratzen ikasten da eta abar.
Tolosaldea LHII ikastetxeko Lan Prestakuntza eta Orientabideko alorrak, LPO ikasgaia berritzeko beharra ikusi zuen. Eta Lanbide Heziketarako euskarazko materiala sortzeaz arduratzen den Laneki elkartearekin batera lantaldea osatu eta Heziraul izeneko Berrikuntza proiektua jarri zuten martxan.
Heziraul metodologiarekin LPO ikasteko era irauli dute. Pedagogia eredu berritzaileenetatik abiatuta, Alderantzizko Ikaskuntzan oinarritzen da. Rolak irauli egiten dira, pentsamendu bisuala indartzen da, eta ikasgela gamifikatu.
Ikasgelan zein ikasgelatik kanpo lan egiteko pentsatuta dago Ethazi erronken, proiektuen eta jardueren bidez.
Heziraul baliabideak ikasle eta irakasleekin partekatzeko webegune bat sortu da eta guztien eskura jarri dute helbide honetan: http://heziraul.eus. Urte bukaerarako webgunean izango dira baliabide guztiak denen eskura.
NOLA ERABILI HEZIRAUL?
Eduki multzo bakoitzeko baliabide hauek daude: infografia, aurkezpena, azpi eduki bakoitzaren bideoa hiru eta zazpi bitartean, kasuan kasu, Kahoota eta LpOka joku kolaboratiboa.
Bideoek galderak txertatuta dituzte, Edpuzzle aplikazioaren bidez. Ikasgelan, infografiak eta aurkezpenak erabili ahal izango ditu irakasleak, eduki multzo bakoitzaren sarrerak egiteko.
Ikasgelatik kanpo egingo da ikasketaren beste parte bat, bideoak ikusi eta tartekatuta dauden galderak erantzunez.
Formatu horrek klaseko orduz kanpo ikastea ahalbideratzen du, eta gainera irakasleak ikaslearen ikas prozesuaren jarraipena egingo du, Edpuzzle aplikazioaren bidez. Aplikazio horrekin bideoak nork ikusi dituen eta galderei emandako erantzunak erregistratuta geratzen dira.
KAHOOTA
Irakasleak erronka proposatzen badu, erronkaren hasieran eta bukaeran Kahoota erabili dezake, ikasleen ezagutza maila neurtzeko. Gainontzeko baliabideak erronkan zehar erabiliko dira, bereziki lehenengo bost pausoetan.
Heziraul proiektua aurrera eramateko Tolosaldea, Txurdinaga, Mendizabala eta Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuetako, eta Laneki Elkarteko irakasleak aritu dira lanean. Laneki Elkarteak eta Tknikak kolaboratu dute proiektuan.
Heziraul, aurkezpen bideoa