Gaur, asteartea, Tolosaldean zer?

Ataria 2019ko uztailaren 2a

Amarotzen antzerki emanaldiekin aurrera jarraitzen dute. Horrez gain, beste hainbat ekimen eskualdeko herrietan.

Asteartea, uztailak 2

 

17:30

Amarotzeko XXI. Antzerki Astea

Amarotz auzoa, Tolosa

17:30. Kluedo Amarotzen eta sagutxo batzuk, Pailaztana Junior taldearen eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (euskaraz). 22:00. Mujer blanca soltera busca bakarrizketa, Alazne Etxeberriaren eskutik, Amarotz jatetxeko lehen solairuko aretoan (gazteleraz).

 
 

10:00

19:00

Erakusketa: 'Speeltheater Holland'

Topic, Tolosa

Speeltheater Holland, Onny Huisink eta Saskia Jansek 1976an sortu zuten txotxongilo konpainia holandarra izan zen. Konpainia hau, 40 urte baino ge-hiagoz mundu guztian zehar biran ibili zen, gazte zein helduentzat antzeztuz.Txotxongiloak aktore antzerkia, dantza eta musika bezalako arteekin uz-tartzeak dakarren berrikuntzarengatik nabarmendu ziren.   Toipc zentroko aldizkako erakusketa da honakoa. Ordutegia: 10:00 - 14:00 / 15:00 - 19:00

 
 

10:00

20:00

Erakusketa: Udane Juaristi

Kaori faktoria, Amasa-Villabona

Villabonako Kale Nagusian kokatuta dagoen Kaori faktoria dendan jarri ditu artista azkoitiarrak  bere lanak ikusgai. Uztaila bukatu bitarte izango dira bertan.

 
 

Fernando Rojoren argazki erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Fernando Rojo tolosarraren argazkiak daude ikusgai. Indiara egindako bidaian ateratako argazkiak dira.

 
 

09:30

18:00

Ibarrako kultur etxeko ikasleen erakusketa

Ibarrako kultur etxea, Ibarra

Kultur etxeko tailerretan ikasleek egindako lanekin osatu dute erakusketa.

 
 

Erakusketa: kultur etxeko ikasleen lanak

Tolosa

Arte plastikoetako ikasleen erakusketa.

 

Maria Jose Labourdiqueren koadro erakusketa

Itaie taberna, Tolosa

Maria Jose Labourdique billabonatarrak margotutako akuarelazko koadroak daude ikusgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!