Debekatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Elizondo 2019ko ekainaren 30a

Debekatua dugu ezberdin pentsatzea. Debekatua dugu euskaraz bakarrik bizitzea. Debekatua dugu zakildun neskak izatea. Debekatua dugu gutxieneko zerbitzuengatik greba egitea. Debekatua dute ikurrina edo estelada bakarrik jartzea udaletako balkoietan.

Debekatu zuten tabernetan erretzea eta sagardotegi batzuetan kantatzea. Debekatzen dituzten manifak. Debekatuak izan dira iritziak. Debekatua egon da abortoa. Debekatuak daude likidoak hegazkineko kontroletan. Debekatua dugu duin hiltzea.

Eta noiz hasi behar dugu guk debekuak debekatzen?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!