Hitzarmen probintziala adostea nahi dute

Ataria 2019ko ekainaren 27a

Asteazkenean hasi zuten greba grafikagintza sektoreko langileek. Borrokan jarraituko dute, adostasunera heldu arte.

Laugarren greba eguna dute, gaur, papergintza sektoreko langileek, eta bigarrena, berriz, grafikagintza sektorekoek. ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituta eta bi sektoreetako langileak bateratuta, manifestazioa egin dute, eguerdian, Trianguloa plazatik abiatuta.

«Lehen egunean bezala, borrokan jarraitzen dugu», aldarrikatu zdute. «Produkzioa guztiz geldirik dago, eta langileria izugarrizko babesa ematen ari da. Argi dago beraz, guk egiten dugula hitzarmen probintzialaren aldeko apustua, eta ez patronalak». Azken horiek lehen bezala jarraitzen dutela salatzen dute, «harrokeriaz, zurrun, eta negoziatzeko inolako asmorik gabe».

Lanuztearen aurretik, greba egun bakoitzak enpresaren etorkizuna jokoan jarriko zuela azaldu zieten enpresatik. «Orain, ordea, badirudi baldintza horrek ez diela inolako minik egiten. Hori gezurra da. Enpresek euren azpijokoak martxan jarriko dituzte lasai eta kezkarik gabe daudela sinistarazteko. Baina, hori ez da horrela; Arduratuta eta larrituta daude».

Enpresen artean uneoro hizketan jarraitzen dutela azpimarratzen dute, «interesak adostu gabe». Bestetik, negoziaketek iraun bitartean, langileek berdin jarraituko dutela nabarmendu dute, «borrokan eta mobilizazioetan segiko dugu, enpresak adostasun batera heldu daitezen, Negoziazio Mahaian eser daitezen, eta benetako testuinguruan eta egoeran behingoz jar daitezen. Ez digute ezer oparituko eta borroka eginez lortu beharko dugu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!