[BABESTUTAKO EDUKIA] Carza Gipuzkoa taldeak lau kontzesionario berri ireki ditu

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 26a, 11:57

Automobilgintza taldeak Peugeot, KIA, Fiat eta Carza Ocasión dendak ireki ditu Goierrin; enpresentzako zerbitzu eta produktu sorta zabala dute.

Carza Gipuzkoa automobilgintza taldeak Goierriko presentzia indartu berri du. Eraikin berri bat ireki du Olaberrian, eta bertan Peugeot, KIA, Fiat eta Carza Ocasión markak bildu ditu. Salmenta eta salmenta osteko zerbitzuak eskaintzen dituzte bertan, maiatzetik.

Iñausti industrialdeko eraikin bat eraberritu du taldeak, gune zabal eta argitsua eskainiz, eta automobilgintza teknologiako abangoardian daude. Eraikina N-1 errepideko 416 kilometroan dago eta bertan zerbitzu integrala eskaintzen dute; showroom salmenta dute, auto erdiberri eta aukerazkoak, eta salduosteko gunea ere badute, non lan mekanikoak eta karrozeriari lotutakoak egiten dituzten.

Era horretan, KIA Novocar, Carza Gipuzkoa Peugeot, Berri Motor eta Carza Ocasión Gipuzkoak bere erakusketa 1.000 metro karratu baino gehiagotan handitu dute. Taldeak Oiartzunen eta Donostian ere antzeko guneak ditu.

Goierriko eraikineko irekierarekin Carza Gipuzkoa taldeak bere helburu nagusietako bat bete du: Gipuzkoako bezeroei saldu osteko gertuko zerbitzua eskaintzea, autoen mantenua erraztuz. Horretarako, hamabi langileko giza talde lehiakorra jarri dute lanean. Gipuzkoan beraz, ehun profesional baino gehiago dira jada.

Taldeko kudeatzaileak, Carlos Arreguik, esan du enpresarentzat erronka handia izan dela eta oso pozik daudela erronka hori «gainditu izanagatik». Arreguik enpresaren filosofia azaldu du ere: «Auto bat ez da ibilgailu bat bakarrik, mugitzeko balio duen gauza soila; askatasuna, nortasuna, zirrara... eskaintzen dituen elementua ere bada». Kudeatzaileak adierazi duenez «taldekide guztiak bere egin dute filosofia hau», eta hori dela eta, «nekaezin jarduten dute» bezeroak gustura uzteko.

Horrez gain, Arreguik zehaztu du «inguru horretako industria sare sendoa» dela eta, «produktu sorta zabala» inplementatu dutela enpresa zein autonomoentzat, mugikortasuna bermatzeko bai auto industrialetan bai turismoetan ere.

ASKOTARIKO BEZEROAK

Carza Gipuzkoa taldea osatzen duten markak askotariko pertsonei zuzenduta daude.

Honela, Peugeot 2018. urtean merkatuko buru izan zen, motor efizientea du eta goi mailako ezaugarriak ditu. Peugeot 508 berria edota Peugeot Rifter berria daude jada Olaberriako eraikinean eta urteko bi merkaturatze nabarmenenak izan dira.

KIAk, bere aldetik, 2018. urtean salmenta oso onak izan zituen eta merkatuko erreferentziazko marketako bat izan zen. 2018an bi oinarrizko modelo atera zituen, markaren arrakasta bermatuz. Ceed berria eta diseinu berriztailea duen Sportage lur orotarako ibilgailua aipatu behar dira, eta baita KIA e-Niro ibilgailua. Azken hori elektrikoa da ehuneko ehunean, eta 455 kilometroko autonomia elektrikoa du, sorta elektrikoaren eskaintza osatuz.

Gainera, Fiat taldeak behar guztietarako modeloak ditu. Horrela, Fiat Professional autoaren sorta zabal eta moldakorrari esker, behar guztietara moldatu dira. Jeep-a esaterako 1941. urtetik dauzkan balioetara leial mantentzen bada ere, bere maniobratzeko aukerak zabaldu dituzte, eta baita konektibitatea ere. Ondorioz, merkatuko 4x4 ibilgailu nagusia da.

Carza Gipuzkoa taldearen eraikinak erdiberriak diren eta 0 kilometroko autoak ditu, eta kudeaketarako gunea ere badu, eta guztiek dute gutxieneko urtebeteko bermea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!