Eskualdeko pilotari ugari lau eta erdiko Gipuzkoako Txapelketaren finaletan

Ataria 2019ko ekainaren 21a

Asteburuan jokatuko dituzte lehia guztiak: Andoainek hartuko ditu lehendabiziko aldiz antolatu diren emakumezkoen txapelketako finalak. Gizonezkoei dagokionez, Tolosan (Gipuzkoakoak) eta Oiartzunen (Ekialdekoak) jokatuko diren finaletan izango dira eskualdeko ordezkariak.

Joan den igandean jokatu zituzten, Tolosan, eskuz banaka lau eta erdiko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak. Eta jardunaldi honetan izango dira ikusgai gainontzeko guztiak. Aurten lehendabiziko aldiz antolatu duten emakumeen txapelketako finalak gaur jokatuko dituzte Andoainen. Eta mutilenak hiru jaialditan banatuko dira, eta horietako bitan izango dira eskualdeko ordezkariak: Tolosan izango dira Gipuzkoako finalak, gaur, eta Oiartzunen Ekialdekoak, bihar.

Horrela izango dira finalak:

Emakumezkoen finalak: ekainak 21, ostirala, 18:15ean, Andoaingo Arrate pilotalekuan.

1. Eskuz banaka lau eta erdian, nagusien 2. maila:
Mendizabal (Gazteleku) / Tolosa (Intxurre)

2. Eskuz banaka lau eta erdian, nagusien 1. maila:
Larrarte (Su-Berri) / Arrillaga (Su-Berri)

Gizonezkoen finalak, Gipuzkoakoak: ekainak 21, ostirala, 20:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

1. Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 1. maila:
Ekain Lizeaga (Mundarro) / Amiano (Tolosa)

2. Eskuz banaka lau eta erdian, jubenilen 1. maila:
Amiano (Tolosa) / Altuna (Tolosa)

3. Eskuz banaka lau eta erdian, nagusiak:
Maiz (Behar Zana) / Urbieta (Behar Zana)

Gizonezkoen finalak, ekialdekoak: ekainak 22, larunbata, 16:30ean, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan.

1. Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 2. maila:
Saralegi (Mundarro) / Lizarribar (Intxurre)

2. Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 1. maila:
Iztueta (Tolosa) / Apaolaza (Hernani)

3. Eskuz banaka lau eta erdian, jubenilen 1. maila:
Salaberria (Oiarpe) / Aranburu (Oiarpe)

4. Eskuz banaka lau eta erdian, nagusiak:
Ugalde (Oiarpe) / Orbegozo (Añorga)

Bestetik, ekainaren 16an jokatutako gizonezkoen Gipuzkoa mailako finaletan, Goierriko Izagirrek eta Tolosako Goikoetxeaundiak irabazi zuten, kadeteen 2. mailan eta jubenilen 2. mailan, hurrenez hurren. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

1. Eskuz banaka lau eta erdian, kadeteen 2. maila:
Camina (Eibar) 10 / Izagirre (Goierri) 22

2. Eskuz banaka lau eta erdian, jubenilen 2. maila:
Miqueo (Tolosa) 12 / Goikoetxeaundia (Tolosa) 22

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!