Suak udako solstizioa ekarriko du

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 21a, 19:59

San Joan bezperan, eskualdeko herri gehienak festan murgilduko dira; ohiturak ohitura, suaren bueltan egingo dira ospakizun gehienak. Abaltzisketan, Anoetan, Belauntzan eta Tolosan herriko festak izango dituzte.

Udarari ongietorria emateko bi egunen faltan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdeko herrietan, iganderako. Afariak, ikuskizunak, dantzak eta sua ez dira faltako.

San Joan bezperakoa urteko gaurik motzena izaten omen da eta, ohi denez, sua piztu eta haren bueltan egingo dute ospakizuna, eskualdeko herri gehienetan. Udako solstizioa izango da egun horretan, eta urtaro berriari harrera egiteko egitarau zabalak antolatu dituzte. Abaltzisketan, Belauntzan eta Tolosan, gainera, herriko festak ospatzen dituzte sanjoanetan, beraz, asteburu osoan izango dute festa.

Askotarikoak dira ohiturak, suaren inguruan egiten direnak. Bada ikasketetako apunteak erretzen dituenik, edota paper zati batean desio bat idatzi eta salto egiterako garaian askatzen duenik ere, erre eta desioa bete dadin. Aurten ere bakoitzak bere erara bizituko du San Joan sua.

SAN JOAN SUAK HERRIZ HERRI

ABALTZISKETA

12:00. Gipuzkoako sega txapelketako finala.

18:00. XX. zaldi lasterketa, Amezketatik Abaltzisketara.

Ondoren. Herritarren arteko jokoak.

Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

21:30. San Joan sua.

Ondoren. XXXII. San Joan dantza eta soka dantza.

Jarraian. Erromeria Elizagoien ahizpekin.

ADUNA

20:30. Umeen dantza saioa, sua piztu eta herritarren afari merienda. Barrikoeta udalak eskainiko du..

ALEGIA

21:00. Sua piztuko dute herriko plazan.

ALKIZA

11:30. Herriko musika ikasleek urte amaierako kontzertua eskainiko dute herriko plazan.

20:00. Afaria. Alkizako Gurasko Elkarteak antolatu du herritarrentzat.

21:00. San Joan sua, hilerri ondoan.

ALTZO

Gaur.

17:00. Aurpegiak margotzen ikasteko ikastaroa Txitxi Orbegozorekin Batzarremuñon. Helduei zuzendutako ikastaroa (haurrak etor daitezke modelo gisa).

19:00. Ekainaren 23ko festarako prestaketa bilera.

19:30. 'Erraiak. Arbasoen oihartzuna', irrintziaren inguruko dokumentala Batzarremuñon.

20:15. Irrintzi kolektiboaren entsegua.

Ekainak 23.

19:00. Aurpegiak margotu.

21:00. Irrintzia, sua, dantzariak, algara, zahagi ardoa...

AMASA-VILLABONA

22:00. Oinkarik, Oinargik, Eresargik eta herriko trikitilari eta txistulariek emanaldia suaren inguruan, Errebote plazan.

22:00. San Joan sua Amasan.

ANOETA

12:00. Gora Aniztasuna! kalejira berezia, EH 11 Kolore taldearen eskutik, herriko buruhandi eta txistulariekin.

18:00. Anoetako jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri pilota elkarteak antolatuta.

Ondoren. XXVIII. pala txapelketako finala, Kuku pilota elkarteak antolatuta.

19:30-20:30. Erromeria Gabenara taldearekin.

20:30. Herri afaria plazan.

22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute.

Ondoren. Suaren inguruan San Joan zortziko kantuak eta dantza.

Jarraian. Kukuaren igoera kanpandorrera, eta erromeria Gabenara taldearekin.

ASTEASU

21:00. San Juan bezperako sua eta dantza.

BALIARRAIN

Iluntzean. Zahagi ardoa egingo dute, norberak etxetik janaria emanda.

Ondoren. San Joan sua piztuko dute.

BELAUNTZA

10:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak, 2-12 urte artekoentzat. Eguraldi ona eginez gero, apar festa ere egongo da.

11:00-12:00. Aurpegi pintaketa haurrentzat.

16:00-19:00. Arku tiroa.

19:30. Sagardo dastaketa, pintxoak eta urdaiazpiko mozketa.

21:00. San Joan sua ikastola ondoan.

Ondoren. Suziriak.

BERASTEGI

11:15. Banakako pilota partidak udaletxeko karreapean.

12:45. Judo erakustaldia frontoian.

16:30. Binakako pilota partidak frontoian.

18:00. Haurren dantza eta trikitixa emanaldia plazan.

Ondoren. Haurren dantza soka plazan.

21:00. Herri afaria.

Jarraian. San Joan dantzak eta San Joan sua eskola atarian.

BERROBI

Iluntzean. Afaria egingo dute. Norberak eraman beharko du janaria eta udalak jarriko du edaria.

22:00. Sua piztuko dute eta herriko 40 bat lagunek dantza egingo dute.

BIDANIA-GOIATZ

20:30. Norberak etxetik eramandako afari-merienda, parkean. Eguraldi txarra izanez gero, frontoian egingo dute. Edaria, udalaren eta Ernio Guraso Elkartearen kontura izango da.

Ondoren. San Joan sua piztuko dute.

ELDUAIN

20:30. Afaria izango da. Norberak eraman beharko du janaria eta edaria elkartetik hartuko da. Ondoren, gastuak denen artean ordainduko dira.

22:00. Sua piztuko da.

GAZTELU

21:00. Erroizpe kirol elkarteak antolatuta sardinak erreko dira plazan.

Ondoren. Sua piztuko da futbol zelaian eta Txispiri Gurasko Elkartearen eta Erroizpe elkartearen eskutik haurrek eta helduek suaren inguruan dantza egingo dute.

HERNIALDE

21:00. Zahagiardoa izango da plazan, eta gero sua piztuko da. Suaren bueltan dantza egingo dute ondoren.

IBARRA

20:30. Afari herrikoia.

21:45. Sua piztea Alurren eskutik.

22:00. Dantza.

23:00. Erromeria (Alegiako txaranga).

IKAZTEGIETA

21:00. Afaria. Udalak mahaiak eta edaria jarriko du eta janaria norberak eraman beharko du.

22:30. Sua piztuko dute.

IRURA

21:45. Irurako dantzarien ikuskizuna.

22:00. Sua piztea.

Ondoren. Eguzki-Goxo abesbatzaren eta dantzarien emanaldia. Urtero bezala, ardo goxoa eta pastak banatuko dira.

LARRAUL

Iluntzean. Desioen panela udal aterpean.

21:30. Afaria ostatuan.

LIZARTZA

20:00. Herri afaria. Janaria norberak eraman beharko du.

22:00. San Joan sua piztea.

22:05. Otsolar dantza taldearen emanaldia.

ORENDAIN

21:00. Zahagi ardoa, norberak afaria etxetik eramanda.

Jarraian. San Joan sua piztuko dute.

OREXA

16:00. Plazan bilduko gara etxez etxe traste zaharrak biltzeko.

Ondoren. Txokolatada eta puzgarriak.

20:00. San Joan sua.

Amaitzean. Afaria izango da tabernan.

TOLOSA

19:00. Plaza Zaharrean haurrentzako San Joan su txikia piztuko dute, eta Tolosako musika eskolako ikasleen banda arituko da.

22:00. San Joan sua piztuko dute Andre Maria plazan, udalbatza bertan dela.

20:30. Box.an. Afari merienda (bakoitzak zerbait eraman beharko du jateko).

21:30. Box.an.Txokolate jatea.

22:00. Box.an. Sua piztuko dute.

22:15. Box.an. Dantza eta perkusio afrikarra. *Ekarri altzari eta egur zaharrak BOX·Ako parkingera.

ZIZURKIL

20:00. Herritarrak plazan bilduko dira, eta kalejiran bisitatuko dituzte Elbarrenako su ezberdinak.

22:00. Txokolate jatea San Millan eskolako guraso elkartearen eskutik.

22:30. Sua piztuko dute, San Joan dantza dantzatuko dute, eta zizka-mizka batekin amaituko dute festa.

Suaren gainetik salto egin behar duenak oinetako itxiak ematea eskatu dute

Hainbat herritatik oharra bidali dute, suaren gainetik salto egiteko intentzioa duen ororentzat: oinetako itxiak eramatea, norabideak eta txandak errespetatzea, eta tentuz jokatzea.

Bestalde, suhiltzaileek ere hainbat ohar zabaldu dituzte sua egiteaz arduratzen direnentzat: eguraldiaren baldintzak kontuan hartzea; segurtasun tartea erreko diren materialen pilaketaren altuera baino bost aldiz handiagoa izatea; sua pizteko substantzia sukoiak ez erabiltzea; une oro norbait sua zaintzen egotea; sua itzaltzeko materiala eskura izatea; eta, sua itzaltzerakoan, brasa edo edozein su hondar erabat itzaltzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!