Kolonbiako metraileten hotsa

Erabiltzailearen aurpegia Ander Otaño Zubeldia 2019ko eka. 23a, 05:59

Kolonbiako herrialdea egunkarietan asko azaldu da, baina, zeinek daki benetan zer gertatzen den bertan? Kolonbiako gaitzik handiena lurraren banaketan datza: populazioaren %2k lurraren %73 kontrolatzen dute. Beraz, elikadurara iristea zaila egiten da biztanleriaren zati handi batentzat.

Beste datu bat: kazikismoa bultzatzen duen gobernuak, landatu daitekeen lurren artean, %80 (33,8 milioi hektarea) behientzat zuzentzen du, beraz, behi bakoitzak hektarea bat baino gehiago dauka, eta FEDEGAN enpresarenak dira gehienak. Justu, enpresa horren jabeak senatuan du eserlekua. Bestalde, nekazaritzara zuzendua dagoen gainontzekoan, %16,71n, kafea, azukre kainabera eta erregaia egiteko palmondoak ekoizten dira. Hori guztia esportatu egiten da, eta azkeneko %3,29 barne nekazaritarako erabiltzen dute, hau da, Kolonbia osorako. Kolonbiako elikagaien %43 ekoizten dituzte bertan.

Lurraren kontrola lortzeko, talde paramilitarrak sortu dira, horrek 8 milioi pertsona lekualdatzera behartuz. Eta, gainera Coca- Cola bezalako transnazionalek beren talde paramilitar propioa daukate, beldurra eta odola zabaltzeko. Coca cola baita, legalki kokaina gehien garraiatzen duen multinazionala. Beraz, edaria odolez bustita dago. Gainera, DEA (Drogen Aurkako Agentzia) saltsan sartuta dago. Horiek Boliviatik kaleratuak izan dira eta, gaur egun, Kolonbiako kokainaren trafikoa errazteko erakundea da, Ameriketako Estatu Batuetako kontsumitzaileenganako bidea erraztuz, eta menpekotasun alienatua sortuz. Gainera, esan beharrik ez dago, giza eskubideen alde dauden ekintzaile ugari hil dituztela, gobernuak babestutako sistemak.

Gosetea baita, baliabidez aberatsa den herrialdea zapaltzeko bidea. Esku gutxitan dago aberastasuna eta, gainera, diru beltzaren zati bat, herrialdeko narkolehendakari bezala ezaguna den Uribe Velez-en etxaldeera dago zuzenduta, ekonomia eta gizarte garapenerako proiektuetara zuzendu beharrean.

Esan gabe doa, ez direla errespetatu Farc-en eta Juan Manuel Santos garai hartako presidentearen artean Habanako tratatuan erabakitako hainbat puntu. Bakearen zentzua galduz, eta astero ekintzaile bat tiroka hartuz, horren barruan baitago positibo faltsuen kasua; gobernuak herritar ugari hil ditu urte luzez, talde gerrilariari errua botaz. Kolonbiako lursail oparoak multinazionalei saldu dizkiete, herriari eskaini beharrean, baliabideak prostituituz.

Baten batek Kolonbiari buruz gehiago jakin nahi badu, ATARIAra idatzi, eta informazioa pasatuko diot.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!